74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- J A U R R I E T A

Herrilarreen aprobetxamenduen ordenantzaren aldaketa. Behin betiko onespena

Jaurrietako Udalak, 2000ko apirilaren 28ko bilkuran eta legezko gehiengoa izanik, behin betikoz onetsi zuen 2000. urtean indarrean egonen den herrilarreen aprobetxamenduen ordenantza aldatzea.

Aldaketa hori 2000ko urtarrilaren 21eko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta jendaurrean paratu zen 2000ko martxoaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu zen iragarkiaren bidez. Ez da haren gaineko erreklamaziorik aurkeztu.

Horrenbestez aldaketaren testu osoa ematen da argitara, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jaurrietan, bi milako maiatzaren hamaseian. Alkate udalburua, José Gabriel De Andrés Esandi.

.31b).2. artikulua. "Oiarzabala, mugak honakoak: iparraldean, Ezkarozeko mugapea. Hegoaldean, Jakue. Ekialdea, Donata Arana eta herrilurra. Mendebaldean, Gillen."

.41. art. Larreen onuradunek ordaindu beharreko kanona ondokoa izanen da:

* Belarrengatik:

-Zaldi azienda: 1.115 pezeta buru bakoitzeko eta urtean.

-Behi azienda: 891 pezeta buru bakoitzeko.

-Ardi azienda: 89 pezeta buru bakoitzeko eta urtean, eta ondoko lurretan alatzen ahal dira: Oiarzabala, Txangaberro, Oronblazea, Mantxiturria, Salbarreako eguterako lurzatietan, libro daudenean, eta 31 zein 39. artikuluek "Gainerako lurrak" deitzen dituzten lurzatietan, libro daudenean.

* Barrutiengatik: herrilurretako barrutiak enkante bidez esleitzeko eskatu zen zenbateko berbera.

Iragarkiaren kodea: A0004783