74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

INDUSTRI, MERKATARITZA, TURISMO ETA LAN DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoa betez eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuan, 2000ko ekainaren 7ko 13:00etan, aurkeztu direla "Asociación de Vendedores Ambulantes Ernest Hemingway" izeneko erakunde profesionalaren Estatutuak. Elkarte horren lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea da, eta lanbide eremuak eskualde horretan aipatu jardueran ari eta libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten enpresariak hartzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak César Raúl Alva Escate eta Luis Alberto Cutipa Larico jaunak dira.

Hori guztia aditzera ematen da interesatuek jakin dezaten; eta honi buruz bidezko juzkatzen dutena alegatzen ahalko dute idatziz, honako iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta zortzi eguneko epearen barruan.

Iruñean, bi milako ekainaren zortzian.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.

Iragarkiaren kodea: A0005668