74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

EBAZPENA, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak 2000ko urtarrilaren 31n emana, 1999an Nafarroan nekazariek kobratutako prezioen indizeetan atzemandako aldaketak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dituena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Idazkaritza Teknikoak aditzera eman du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharra dela Nafarroako nekazariek 1999an jasotako produktuen prezioen indizeen aldaketa-tasie buruzko informazio estatistikoa, Legea Nafarroako Foru Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea hobeki betetzeko, zeinak ezartzen baitu horiek erabiltzeko Nafarroako Toki Entitateek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzan egindako herrilurretako probetxamendu urteanitzeko errentamenduen prezioaren urteroko eguneratzean.

Hori horrela, eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariaren 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduz eman zaizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Eranskinean zehazturik emana den informazioa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. 1999an Nafarroan nekazariek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako produktuetan kobratutako prezioen indizeetan atzemandako portzentaje aldaketak.

2. Ebazpen honen berri ematea Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, bidezko ondorioetarako.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hogeita hamaikan.-Nekazaritza eta Abeltziantzako zuzendari nagusia, Fco. Javier Enériz Olaechea.

1999. URTEAN NEKAZARI ETA ABELTZAINEK JASOTAKO PREZIOEN INDIZEEN ALDAKETAK. ALDAKETAK %-TAN

Zerealak: -0,11

Lekaleak: 6,46

Patata: -6,49

Industriarako laborantza: 2,07

Bazkatarako laborantza: 14,34

Fruta: -23,01

Fruitu idorrak: -17,80

Barazkiak: 7,28

Ardoa: 60,87

NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK GUZTIRA: 10,27

Hiltegirako behi azienda: -3,40

Hiltegirako ardi azienda: -3,25

Hiltegirako ahuntz azienda: -5,48

Hiltegirako zerri azienda: -8,69

Hiltegirako hegaztiak: -16,95

Hiltegirako untxiak: -7,05

Esnea: -4,53

Arrautzak: -11,08

Artilea: -64,03

Azienda bizia: -14,26

ABELTZAINTZAKO PRODUKTUAK GUZTIRA: -8,49

OIHANGINTZAKO PRODUKTUAK GUZTIRA: 3,29

JASOTAKO PREZIOEN INDIZE OROKORRA: 1,38

Iragarkiaren kodea: A0004998