74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

542/2000 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Badostaingo (Eguesibar) Lerrokaduren Azterketa Agiria (UU.1 unitateko 3., 4. eta 5. lurzatiak), Oihanbidea S.L. enpresak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Eguesibarko Udalak idazpuruan zehaztutako espedientea aurkeztu du Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onetsia izan dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen Seigarren Xedapen Iragankorreko 3. atalean xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Badostaingo (Eguesibar) Lerrokaduren Azterketa Agiria (UU.1 unitateko 3., 4. eta 5. lurzatiak), Oihanbidea S.L. enpresak sustatua, behin betikoz onestea.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez ere, 30/1992 Legearen 114 eta 115. artikuluei jarraikiz (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua). Aldaketa horren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean gehienez ere, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz Administrazioarekiko Auzi-jurisdikzioa arautzen duen Legea baita.

3. Eguesibarko Udalari, Badostaingo Kontzejuari eta Ohianbidea S.L. enpresari Foru Agindu honen berri ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako maiatzaren hemeretzian.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0005002