74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

789/2000 EBAZPENA, ekainaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, "San Francisco Javier" Zentro Psikogeriatrikoko Errehabilitazio Eritetxerako altzari behinenak, material klinikoa eta errotuluak erosteko gastua baimendu eta esleipen- espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du "San Francisco Javier" Zentro Psikogeriatrikoko Errehabilitazio Eritetxerako altzari behinenak, material klinikoa eta errotuluak erosteko. Hauek dira baldintza orokorrak:

-Kontratuaren xedea: "San Francisco Javier" Zentro Psikogeriatrikoko Errehabilitazio Eritetxerako altzari behinenak, material klinikoa eta errotuluak erostea.

-Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

-Lizitazio prezioa: 27.577.744 pezeta, BEZa barne (165.625, 38 euro), honela banaturik:

I. lotea, Altzari behinenak (1, 2, 3, 4, 8, 10, 14. kap.): 10.168.682 pezeta.

II. lotea, Logeletako altzariak (5. kap.): 1.496.794 pezeta.

III. lotea, Sukaldeko altzariak (6. kap.): 3.824.463 pezeta.

IV. lotea, Errezelak (7. kap.): 965.518 pezeta.

V. lotea, Jolas eta kirol materiala (9, 12. kap.): 2.809.333 pezeta.

VI. lotea, Klinika-altzariak (11. kap.): 973.523 pezeta.

VII. lotea, Errotuluak (13. kap.): 506.595 pezeta.

VIII. lotea, Aulkiak (15. kap.): 6.812.836 pezeta.

-Ez da behin-behineko bermerik aurkeztu behar.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta manu teknikoen pleguetan ageri direnak.

-Proposamenen aurkezpena: hogeita sei egun naturaleko epean, lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean iragarriko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoren.

Administrazio klausula partikularren eta teknikoen plegua eta priektua lizitatzaileen eskura daude COPHELSAn (Fuente del Hierro, 19, Iruña).

Informazio teknikoa eskuratzeko: 948-429367 telefonoa; 948-429384 faxa.

Iruñean, bi milako ekainaren bian.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan agertzen dena: Eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0005620