74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

770/2000 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Donibaneko Osasun Etxe berrirako altzari behinenak, material klinikoa eta errotuluak erosteko gastua baimendu eta esleipen-espedienteari hasiera ematen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du Donibaneko Osasun Etxe berrirako altzari behinenak, material klinikoa eta errotuluak erosteko. Hauek dira baldintza orokorrak:

-Kontratuaren xedea: Donibaneko Osasun Etxe berrirako altzari behinenak, material klinikoa eta errotuluak erostea.

-Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia.

-Lizitazio prezioa: 69.986.219 pezeta, BEZa barne (420.625,65 euro), honela banaturik:

I. lotea, Altzari behinenak (I, II, V, VII, VIII, IX, XI. kap.): 23.416.476 pezeta.

II. lotea, Neurrira egindako altzariak (III. kap.): 12.024.942 pezeta.

III. lotea, Aulkiak (IV. kap.): 14.949.556 pezeta.

IV. lotea, Errezelak (VI. kap.): 3.745.033 pezeta.

V. lotea, Ofimatika (X. kap.): 743.183 pezeta.

VI. lotea, Klinika-altzariak (I. kap.): 5.415.758 pezeta.

VII. lotea, Diagnosirako tresnak (II. kap.): 3.865.028 pezeta.

VIII. lotea, Elektromedikuntza (III. kap.): 569.583 pezeta.

IX. lotea, Ekipo bereziak (IV. kap.): 778.820 pezeta.

X. lotea, Klinika-tresnak (V, VI, VII, VIII, IX, X, XI, XII, XIII. kap.): 1.536.567 pezeta.

XI. lotea, Desfibrilagailua (XIV. kap.): 734.414 pezeta.

XII. lotea, Errotuluak (I. kap.): 2.206.859 pezeta.

-Ez da behin-behineko bermerik aurkeztu behar.

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta manu teknikoen pleguetan ageri direnak.

-Iragarkia 2000ko ekainaren 6an igorri zen Europako Batasuneko Egunkari Ofizalera.

-Proposamenen aurkezpena: 2000ko uztailaren 28ra arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008 Iruña).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2000ko abuztuaren 31ko eguerdiko 12etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea 39, Iruña).

Administrazio klausula partikularren eta teknikoen plegua eta priektua lizitatzaileen eskura daude COPHELSAn (Fuente del Hierro, 19, Iruña).

Informazio teknikoa eskuratzeko: 948-429367 telefonoa; 948-429384 faxa.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita hamarrean.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

(Kontratazio hau arautzen duten pleguetan agertzen dena: Eranskina).

Iragarkiaren kodea: A0005621