74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

FORU AGINDUA, 2000ko maiatzaren 22koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, "Eusako lurzati kontzentrazioaren eremuko bide eta hustubideen sarea" izeneko Proiektuan sarturiko obrak lehiaketa bidez kontratatzea xedatzen duena.

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak lizitaziorako deia egin du "Eusako lurzati kontzentrazioaren eremuko hustubide eta ubideen sarea" izeneko Proiektuan sarturiko obrak kontratatzeko, ondoko baldintza orokorrei loturik:

-Kontratuaren xedea: aipatu lanak kontratatzea eta egitea.

-Esleipen modua: lehiaketa.

-Aurrekontua: 60.866.477 pezeta.

-Egiteko epea: sei (6) hilabete.

-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturaleko 12:00ak arte, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzuan (Urdazubiko Monasterioaren kalea, 28-7. solairua, Iruña).

-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriok jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: agiriak aurkezteko epea amaitu ondoko hamabigarren egun naturaleko 10:00etan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuan (Tutera kalea, 20, Iruña).

Proiektua eta administrazio klausula partikularren plegua lizitatzaileen eskura daude, azter ditzaten, Nekazaritzako Egituren Zerbitzuan (Urdazubiko Monasterioaren kalea, 28-7. solairua, 9:00etatik 14:00ak arte).

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita bian.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

PROPOSAMEN EREDUA

......................... J/A-ak, ............ NANa edo IFZ duenak, ................... enpresa ordezkatuz (izena edo izen soziala), helbidea ................... kalean, .... zenbakian duenak, "Eusako lurzati kontzentrazioaren eremuko bide eta hustubideen sarea" izeneko Proiektuan sarturiko obrak lehiaketa bidez esleitzeko Nafarroako Gobernuak argitaratutako iragarkia eta kontratazio hori arautzen duten administrazio klausula partikularren plegua ezagutzen dituelarik, hitz ematen du lan horiek adierazitako agiriek ezarritakoa hertsiki betez eginen dituela, ..................... (zenbaki eta letretan) ..... pezetaren truke, BEZa barne, kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontuaren ehuneko ......... (letra eta zenbakietan) .......... merkeago.

.............................(e)n, 2000ko ............aren ....(e)an.

Enpresa

Iragarkiaren kodea: A0005225