74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

202/1998 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezkoen tarifak eta ikasle egoitzetako eta agiritegi zerbitzuetako prezioak finkatzen dituena.

Nafarroako Gobernuari dagokio Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezko mailetako zerbitzuen tarifak finkatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Tasa, Ordainarazpen eta Prezioei buruzko Foru Legearen testu artikuluduna onesten duen uztailaren 24ko 144/1987 Legegintzako Foru Dekretuaren 11. artikuluan eta otsailaren 19ko 38/1987 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak txostena egin ondoren, eta Nafarroako Gobernuak bi milako ekainaren bosteko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko irakaskuntza ez-derrigorrezko mailetako ikastetxeetan emandako zerbitzuen tarifak finkatzea, zenbateko hauen arabera:

1.-"Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorioa:

1.1. Ikasle ofizialak:

-Urteko inskripzioa: 4.800 pezeta.

-Erdi mailako irakasgaia: 10.700 pezeta.

-Goi mailako irakasgaia: 14.900 pezeta.

-Goi mailan sartzeko proba: 6.400 pezeta.

1.2. Ikasle libreak:

-Urteko inskripzioa: 4.800 pezeta.

-Erdi mailako irakasgaia: 5.300 pezeta.

-Goi mailako irakasgaia: 5.300 pezeta.

1.3. Oinarrizko eta Erdi Mailako ikasketa artistikoak, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritakoak:

-Espedientea irekitzea: 2.700 pezeta.

-Kurtso osoa: 4.800 pezeta irakasgai bakoitzeko.

-Lehendik gainditu gabeko irakasgaia: 5.400 pezeta.

-Zerbitzu orokorrak: 1.100 pezeta.

-Erdi Mailako kurtsoetan sartzeko probak: 1.100 pezeta.

2.-Baimendu edo onartutako Musika Eskolak: Baimendu edo onartutako musika eskola eta akademietako ikasketa berariazkoak:

Urteko inskripzioa: 5.800 pezeta.

Irakasgaia: 1.900 pezeta.

3.-Nafarroako Dantza Eskola berariazkoa:

3.1. Ikasle ofizialak:

-Lehen aldiko inskripzioa: 3.500 pezeta.

-Oinarrizko mailako kurtso osoa: 18.100 pezeta.

-Erdi mailako kurtso osoa: 24.200 pezeta.

-Lehendik gainditu gabeko irakasgaia, oinarrizko mailakoa: 3.500 pezeta.

-Lehendik gainditu gabeko irakasgaia, goi mailakoa: 4.000 pezeta.

-Oinarrizko mailatik erdikora sartzeko proba: 1.200 pezeta.

-Oinarrizko mailako lehen kurtsoan sartzeko proba: 800 pezeta.

-Oinarrizko mailako lehenbizikotik gorako kurtsoan sartzeko proba (Nafarroako Dantza Eskolan): 3.200 pezeta.

3.2. Haurrak, 6 urtetik 8 urtera bitartekoak:

-Lehen aldiko inskripzioa: 3.500 pezeta.

-Dantzan ikasten hasteko kurtsoa: 15.000 pezeta.

3.3. Helduak:

Dantza espainiarreko kurtso ez-ofiziala:

-Lehen aldiko inskripzioa: 3.500 pezeta.

-Irakasgai bakoitzeko: 18.500 pezeta.

Dantza garaikideko kurtso ez-ofiziala:

-Lehen aldiko inskripzioa: 3.800 pezeta.

-Irakasgai bakoitzeko: 24.000 pezeta.

4.-Iruñeko eta Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialak:

4.1. Ikasle ofizialak:

-Zerbitzu orokorrak: 1.100 pezeta.

-Kurtso bakoitzeko matrikula: 8.800 pezeta.

-Lehen aldiko inskripzioa: 2.700 pezeta.

4.2. Ikasle libreak:

-Zerbitzu orokorrak: 1.100 pezeta.

-Lehen aldiko inskripzioa: 2.700 pezeta.

-Oinarrizko zikloko azterketa egiteko eskubideak: 2.300 pezeta.

-Goi mailako zikloko azterketa egiteko eskubideak: 5.600 pezeta.

5.-Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala:

-Kurtso bakoitzeko matrikula: 6.300 pezeta.

6.-Lauhileko kurtsoak araubide trinkoan (Euskara eta beste hizkuntzak):

-Zerbitzu orokorrak: 1.100 pezeta.

-Lehen aldiko inskripzioa: 2.600 pezeta.

-Ikastaroetako matrikula (4 ordu egunean): 8.500 pezeta.

-Ikastaroetako matrikula (2 ordu egunean): 4.250 pezeta.

-EGA azterketarako eskubideak: 4.500 pezeta.

-Euskararen Gaitasun Agiria: tarifa arrunta: 2.900 pezeta.

-1. kategoriako familia ugaria: 1.450 pezeta.

-2. kategoriako familia ugaria: 0 pezeta.

7.-Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko Legeak sortutako tituluak eta Hizkuntzen Gaitasun Agiriak emateko tarifak:

7.1. Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua: dohainik.

7.2. Batxiler titulua: tarifa arrunta: 6.700 pezeta.

-1. kategoriako familia ugaria: 3.300 pezeta.

-2. kategoriako familia ugaria: 0 pezeta.

7.3. Teknikari titulua: tarifa arrunta: 2.600 pezeta.

-1. kategoriako familia ugaria: 1.300 pezeta.

-2. kategoriako familia ugaria: 0 pezeta.

7.4. Goi mailako teknikari titulua: tarifa arrunta: 6.600 pezeta.

-1. kategoriako familia ugaria: 3.300 pezeta.

-2. kategoriako familia ugaria: 0 pezeta.

7.5. Lanbide titulua: tarifa arrunta: 12.500 pezeta.

-1. kategoriako familia ugaria: 6.200 pezeta.

-2. kategoriako familia ugaria: 0 pezeta.

7.6. Hizkuntz gaitasun agiriak: tarifa arrunta: 3.200 pezeta.

-1. kategoriako familia ugaria: 1.600 pezeta.

-2. kategoriako familia ugaria: 0 pezeta.

2. artikulua. 1.-Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko ikasle egoitzetan emandako zerbitzuen prezioak finkatzea, zenbateko honen arabera:

-239.000 pezeta ikasle eta kurtso bakoitzeko, 23.900 pezetako 10 hilekotan ordaintzeko.

2.-Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren menpeko ikasle egoitzek beren funtzionamenduko obligazioen ardura hartzen ahalko dute, zerbitzu horiengatik hartutako zenbatekoak erabiliz, uztailaren 7ko 250/1992 Foru Dekretuaren 3.1, 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoaren arabera. Hori dela eta, prezio horien zenbatekoa ikasle egoitzetako gainerako dirusarrera arruntei gehituko zaie, eta Hezkuntza eta Kultura Departamentuak finantzatuko du zerbitzuaren kostu errealaren eta ofizialki finkatutako prezioaren arteko aldea.

3. artikulua. Nafarroako Agiritegi Orokorreko Errege Auzitegien Atalaren datu baseak ematen dituen zerbitzuen tarifak finkatzea:

1.-Prozesuetako fitxen kopiak, inpresoraren bidez ateratzen direnak: 10 pezeta kopia bakoitzeko.

2.-Idem, posta bidez bidaliz gero: 25 pezeta kopia bakoitzeko.

3.-Fotokopiak:

DIN A 4: 10 pezeta.

DIN A 3: 15 pezeta.

DIN A 2: 20 pezeta.

4.-Mikrofilm propioa: 25 pezeta.

5.-DIN A 4 fotokopiak bidaltzea: 25 pezeta.

6.-Enkargu bereziak kostuaren arabera kobratuko dira.

4. artikulua. Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Argazki eta Agiri Artxiboak emandako zerbitzuen tarifak finkatzea:

1.-Fotokopiak, paperean inprimatuta: 200 pezeta.

2.-Agirien fotokopia, DIN A 4: 10 pezeta.

3.-Agirien fotokopia, DIN A 3: 15 pezeta.

4.-Fotokopia bidaltzea: 25 pezeta.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ekainaren 7ko 204/1999 Foru Dekretua indargabetu da.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi milako ekainaren bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0005630