74. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

198/2000 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostu jakin batzuei lanpostuko osagarria esleitzen diena.

2000ko apirilaren 4an, hainbat negoziazioren ondotik, Administrazioaren eta sindikatuen arteko akordio bat sinatu zen, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen, 2000-2001 eperako, lan baldintzei buruz.

Akordioaren xedeen artean aipatzen da langileen bi kolektibori, hots, Hezkuntza Departamentuko begiraleei eta siloko buruei, lanpostuko osagarria ezarriko zaiela.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuari atxikitako begiraleei dagokienez, haiei eman beharreko ordainsari osagarria ezarri da, uztailaren 30eko Foru Dekretuaren bidez eta sindikatuetako ordezkariekin sinatutako Akordioaren ondorioz, elbarrien begiraleei, hots, haien ardura zuzena dutenei, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko San José Zentroan, aitortu zitzaien modu berean.

Siloko buruen lanpostuko osagarria ezarri da, lanpostu horietan ari direnek izaten duten erantzukizun espezifikoarengatik eta behar izaten duten prestakuntza tekniko bereziarengatik.

Akordioaren atal hori betetzeko, bidezko da, 2000ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lanpostu horiei lanpostuko osagarria esleitzea, eta, halaber, ordainsari hori eman eta jasotzeko baldintzak ezartzea.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi milako ekainaren bostean hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Lanpostuko osagarri bat esleitzen zaio, lanpostuaren mailari dagokion hasierako soldataren ehuneko 17,39koa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko begirale lanpostuari, ezgaitasun psikiko, zentzumenezko eta mugimenezkoei loturiko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak zuzenean zaindu behar badituzte.

Osagarri horren esleipenaren ondorioz, begiraleek, gaur egun egiten dituzten lanez gain, ikaslearen ezgaitasunari dagozkion eginkizun edo betebehar osagarriak izanen dituzte, bai egunerokoak, bai autonomia pertsonala berreskuratu eta ohitze prozesukoak.

2. artikulua. Lanpostuko osagarri bat esleitzen zaio, lanpostuaren mailari dagokion hasierako soldataren ehuneko 10ekoa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko siloko buruaren lanpostuari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari Foru Dekretu hau betetzeko eta aurrera eramateko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.-Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta eragin ekonomikoa 2000 urtarrilaren 1etik aurrera sortuko du.

Iruñean, bi milako ekainaren bostean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0005626