71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

677/2000 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ángel Manuel Arrondo Nicolás jauna Lizarrako Osasun Barrutiko Laguntza Espezializatuko Zuzendariordetzako Oftalmologi atalburu izendatzen duena, bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak xedatzen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo jarduneko egoeran izendatzeko ahalmena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen duela.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ángel Manuel Arrondo Nicolás jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko funtzionarioa, Lizarrako Osasun Barrutiko Laguntza Espezializatuko Zuzendariordetzako Oftalmologi atalburu izendatzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau interesatuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileri Zuzendaritzara, Osasunbidea- Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzura, Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Teknikora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako maiatzaren hamabostean.-Osasunbidea - Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudetzailea, Víctor Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0005064