71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B U Ñ U E L

Jarduera sailkatuak

Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko apirilaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan eta hamabortz egunez iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horren barnean bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: SAT Dos Mil. Jarduera: barazki freskoak biltegiratu eta maneiatzeko nabea. Tokia: industrialdea, F-1 lurzatia. Alegazioak egiteko epea: hamabost egun, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Buñuelen, bi milako maiatzaren hogeita bederatzian. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0005167