71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T U T E R A

Hainbat obra kontratatzeko espedientea onetsirik

Udal honetako Gobernu Batzordeak, 2000ko maiatzaren 12an egindako bilkuran, Hirigintzako zinegotzi delegatuak proposaturik, "2000. urteko zenbait obra" izeneko kontratazio espedientea onetsi zuen. Hauexek dira obrak:

-Barillas kaleko 4. zenbakian, biltegiak eraistea, eta ondoren hor geratzen den kalea urbanizatu eta Santiago Fernández Portolés kalearekin lotzea.

-Biribilgunea berritzea, Glorieta Merindad de Estellan, Cuesta de Loreton.

-Cuesta de Loreton erdibitzailea eraikitzea, Díaz Bravo kaleko biribilgunetik Santiago Fernández Portolés kalearen parera arte.

-Zenbait obra Paseo del Queilesen, hala nola, pasealekuaren erdialdean zolura aldatzea, adokinak paratuz; pergolaren aldean pabesa jartzea, bururen buruko bankua dagoen gunea euritik babesteko diren 6 baotan.

-Gidarien pista asfaltatzea eta seinalatzea, Tutera-Tarazona errepidean.

-Komunitatearen espaloia zolatzea, Juan Salvatierra Puertas kalean.

-Camino San Marcialen hondatuta dagoen luzetarako marra bat asfaltatzea.

Enkante bidez eta prozedura irekiaz eginen da adjudikazioa.

Aurrekontua: 29.978.932 pezeta (180.177,01 euro).

Behin-behineko fidantza: 599.579 pezeta (3.603,54 euro).

Eskaintzak aurkeztea: 26 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bulego orduetan (09:00etatik 13:30era, jendea hartzeko orduak).

Proiektua, eranskina eta plegua: Gonzalo Sagasti kopia-dendan, Zaragoza etorbidea, 41 (Plaza Pasaje).

Adjudikazio proposamena: gehienez ere hilabeteko epean, proposamenak edo eskaintzak irekitzen diren egunetik aitzina.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi milako maiatzaren hamabostean. Hirigintzako zinegotzi delegatua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: a0004676