71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- B E R R I O Z A R

Zehapenen jakinarazpena

30/92 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek Udaltzaingoko Agintaritzak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Hamabost egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta beren alde egoki iruditzen zaizkien frogak proposatzen ahalko dituzte.

Halaber, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean, isuna ehuneko berrogeita hamar merkeago ordaintzen ahalko da, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetarako, azken honi eskatzen zaio gidaria nor den esan dezala hamabost egun balioduneko epean. Horretarako Udalaren Erregistro Orokorrean idatzi bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazteko. Identifikatzeari uko eginez gero, indarra duen Trafikoari buruzko Legearen 72.3 artikuluan xedatutakoaren babesean, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik, zehapena berrogeita hamar mila pezetarainokoa izan daitekeelarik.

Espedientea: 0136. Jabea: Marqués Díez, María Concepción. Matrícula: NA-3711-AP. Tokia: Kaleberri, 3. Eguna: 2000-03-30. Ordua: 16:55. Zenbatekoa: 16.000. Arau-haustea: 039.2.a BSL 091.2.i ZEO.

Espedientea: 0140. Jabea: San José Santamaría, Sonia María. Matrícula: NA-2528-AG. Tokia: Kaleberri, 5. Eguna: 2000-04-03. Ordua: 09:00. Zenbatekoa: 16.000. Arau-haustea: 039.2.a BSL 091.2.i ZEO.

Espedientea: 0137. Jabea: Sánchez Iribarren, Casiano. Matrícula: NA-4947-AL. Tokia: Kaleberri, 3. Eguna: 2000-03-30. Ordua: 16:45. Zenbatekoa: 16.000. Arau-haustea: 039.2.a BSL 091.2.i ZEO.

Berriozarren, bi milako maiatzaren hogeita bederatzian. Alkatea, José Manuel Goldaracena Goñi.

Iragarkiaren kodea: a0004886