71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A Z A G R A

Salaketen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean:

Espedientearen zenbakia: 22/00. Izen-deiturak: Javier Velilla García. Matrikula: BI-8288-BT. Tokia: San Isidro, 43. Eguna: 2000/03/02. Ordua: 12:50. Arau-haustea: BSL 53.1. Zenbatekoa: 5.000 pezeta.

Hamabost egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta haien alde egoki juzkatzen dituzten frogak proposatzen ahalko dituzte.

Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean %20 merkeago ordaintzen ahalko da isuna, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularra ez den kasuetarako, azken honi eskatzen zaio gidaria nor den erran dezala hamabortz egun balioduneko epean. Horretarako Azagrako Udalaren Erregistro Orokorrean idatzi bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izena eta bi deiturak, N.A.N.aren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik, zehapena berrogeita hamar mila pezetarainokoa izan daitekeelarik, hori guztia indarrean dagoen Trafikoari buruzko Legearen 72.3 artikuluan xedatutakoaren babespean.

Azagran, bi milako maiatzaren hemeretzian. Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: a0004825