71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- T U T E R A

25 Jarduketa Unitatearen garapenerako plan bereziaren aldaketa

Udal honetako alkate-lehendakariak, Alkatetzaren 2000ko maiatzaren 29ko Ebazpenaren bidez Tuterako H.A.P.O.ren 7 Unitate Integratuko 25 Jarduketa Unitatearen Garapenerako Plana aldatzea onetsi zuen hastapenez eta espediente hori hilabetez jendaurrean jartzea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, jendeak hori aztertu ahal izateko eta interesatuek egin ditzaketen alegazioak aurkezteko.

Eta hori horrela adierazi da jendeak horren berri izan dezan.

Tuteran, bi milako maiatzaren hogeita hamarrean. Alkate-lehendakaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0005299