71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- C A S C A N T E

Ur horniduraren tasak arautzen dituen udal ordenantzaren hasierako onespena

Ur horniduraren tasak arautzen dituen udal ordenantzaren onespenari buruzko espedientea ikusirik, eta ordenantza hori onesteko proposamenaren gaineko bozketa egin ondoren, bertaratutakoek honako hau erabaki dute aho batez:

a) Hasiera batez onestea Ur horniduraren tasak arautzen dituen udal ordenantza.

b) Hasiera batez onetsitako ordenantza hori jendaurrean jarriko da hogeita hamar egunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada alegaziorik, erreklamaziorik kexarik edo oharrik aurkezten, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da epea bukatutakoan.

Jendaurrean jartzen da hogeita hamar egunez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Cascanten, bi milako maiatzaren zortzian. Alkate udalburua, Jesús García Barea.

Iragarkiaren kodea: A0004648