71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- I R U Ñ A

Jakinarazpen ediktua

Ekonomi eta Funtzio Publikoaren alorreko zinegotziak 2000ko martxoaren 16an udal jabetzari kalteak egiteagatik eman ebazpena (8/EC) jakinarazterik izan ez denez, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko.

"Ikusirik Juan María Delgado Laita jaunak, Multinacional Aseguradora, S.A. ordezkatuz, ezarri berraztertzeko errekurtsoa, Ekonomi eta Funtzio Publikoaren alorreko zinegotziak 1999ko abuztuaren 9an eman ebazpenaren aurka (9/EC), bertan eskatzen baita SS-4222-AU matrikulako ibilgailuak landare hesi bati egindako kalteak, 19/99A zenbakiko espedientean tramitatzen ari direnak, ordainduak izan daitezen. Ikusirik, halaber, Ondasuneko Departamentuak luzatu txosten juridikoa, aurkeztutako eskaera ezestea ebatzi dut, alegatutako arrazoiak aski ez direlako errekurritutako ebazpena baliorik gabe uzteko."

Ebazpen honen kontra honako errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, aukeran:

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, bi milako maiatzaren hamabian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0004641