71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A N T S O A I N

Hasierako onespena, 2000ko aurrekontu orokor eta bakarrari, betearazteko oinarriei, plantilla organikoari eta lan eskaintza publikoari

Antsoaingo Udalak, 2000ko maiatzaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak, plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa, 2000ko ekitaldiari dagozkionak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean paratuko da 15 egun balioduneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, herritarrek edo interesatuek hura aztertu eta bidezko juzkatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, bi milako maiatzaren hamabian. Alkatea, Alfredo García López.

Iragarkiaren kodea: a0004639