71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

- A R A S

Arasko udal hilerriaren erabilera eta bertako zerbitzuez baliatu eta horiexek emateagatik ordaindu beharreko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala hasiera batez onetsirik

Arasko Udalak, 2000ko martxoaren 23an egindako osoko bilkuran, legeak eskatutako quorumaz, eta bertaratutako guztien adostasunaz, erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat:

A) Hasiera batez onestea Arasko udal hilerriaren erabilera eta bertako zerbitzuez baliatu eta horiexek emateagatik ordaindu beharreko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

B) Espedientea jendaurrean edukitzea, aldez aurretik iragarkia paratuta, bai Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, bai entitate honen iragarki oholean, hogeita hamar eguneko epean, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak egin ditzaten.

Arasen, bi milako maiatzaren hamarrean. Arasko Batzorde Kudeatzaileko burua, Jesús Jubera Rubio.

Iragarkiaren kodea: a0004562