71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/24 emandako 14.038 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-3828 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Enrique Andueza Zubeldía jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -7197/99 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"14.038 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-3828 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Enrique Andueza Zubeldía jaunak aurkeztutakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -7197/99 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da seinaleen bidez behar bezala debekatuta zegoen leku batean ibilgailua aparkatzeagatik, trafikoa oztopatuz, isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako ebazpenaren aurka aurkeztu da (Doctor Gortari eta Serafín Olave kaleak). Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen txostena igorri zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzen aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa ekarri zuten egitateak (zirkulaziorako karril batean aparkatzea) zeharo kreditaturik geratu dira espedientean; izan ere, Trafikoari, motoredun ibilgailuen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluak ezartzen du agintaritzaren agenteek egindako salaketak salatutako egitateen gainean fede ematea direla, aurkako frogarik aurkezten ez bada. Gainera, udaltzain funtzionarioak, behin interesdunak bere alegazioak, kontrako frogarik gabe, aurkeztu ondoren (aparkatzea debekatzeko seinalerik ez zegoela besterik ez du esaten), salaketako xehetasun guztiak berretsi ditu. Argi dago, beraz, zehapen espedientea ekarri zuen arau-haustea benetan gertatu zela.

Bigarrena.- Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea." Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera. Kasu honetan, salatutako egitateak arau-hauste larria dira, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2.m) artikuluak ezartzen duen bezala. Izan ere, agentearen txostenean agertzen den bezala, ibilgailuak zirkulaziorako karril batean aparkaturik zegoen, trafikoa larriki eragotziz. 16.000 pezetako zehapena ezarri da, eta isun hori egokia da Auzitegi honen iritziz. Bestalde, espedientea azterturik, ondoriozta daiteke legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete direla, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuko gidaria identifikatzeko eta bere defentsan nahi dituen alegazioak aurkezteko, Legearen 72. eta 79. artikuluetan ezarritakoa betetzeko. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurkakoa (7197/99 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi egin behar dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/25ean emandako 14.088 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-4081 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Antonio Alvarez Maestro jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -34038/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"14.088 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-4081 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Antonio Alvarez Maestro jaunak aurkeztutakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko ekainaren 24an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -34038/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Antonio Alvarez Maestro jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Auzitegi honetan, 1990eko martxoaren 2ko Trafikoari, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen arau-hauste batengatik ezarritako isun zehapen bat betearazpenaren bidetik kobratzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -idatziaren goiko aldean ageri da zein den zehapen espedientearen zenbakia-. Errekurtsogileak dio orain errekurritu duen premiamenduzko probidentzia ekarri zuen zehapenaren aurka ere errekurtsoa aurkeztu zuela; hori, gure artxiboak kontsultatu ondoren, gezurra dela egiaztatu dugu. Interesdunak, bere idatzia, fede txarra besterik ez du adierazten; zian ere, zigilu horrek ez du erregistroko sarreraren zigilua ere -eta eduki eginen zuen benetan aurkeztu izan balu-, ez eta interesdunaren sinadura bera ere.

2. Errekurtsogileak alegatu du bide administratiborako zehapena ez dela irmoa, ez baitu jaso orain aztertzen ari garen egunean haren aurka aurkeztu zuen errekurtsoaren ebazpena jaso. Horrenbestez, aurkatutako probidentzia deusezta dadila eta indarrik gabe utz dadila eskatzen du.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, bidezko jotzen duena alegatu ondoren, errekurtsoa ezesteko eskatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Hemen daukagun gaia da premiamenduzko prozedura batean udalak eginiko jarduketaren legezkoa izan zen zehaztea.

Arazoa argitzeko, funtsean, aplikatzekoak diren arauetara jo behar da. Izan ere, bai Zergei buruzko Lege Orokorraren 137. artikuluan (gaur 138. artikulua dena), bai antzeko hitzak erabiliz Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1 artikuluan ezarrita baitaude premiamenduzko probidentziari aurka egiteko onartzen diren zioak: a) zorra ordainduta edo amaituta izatea; b) iraungipena; c) luzapena; d) likidazioa jakinarazi ez izana edo deuseztatu nahiz eten izana; e) formazko akatsa ziurtagirian edo prozedurari hasiera ematen dion dokumentuan; eta f)premiamenduzko probidentziarik egin ez izana. Arrazoi horiek sailkatuta daude Auzitegi Goreneko jurisprudentziari jarraituz (1989ko urtarrilaren 30eko epaian -R. Ar. 554-, 1990eko ekainaren 25eko eta 29ko epaian -R. Ar. 4934 eta 5454 epaiak-, besteak beste); beraz, ezin da une honetan aipatutakoez bestelako arrazoiak aipatu.

Espedientea aztertuta, ikusi ahal izan dugu ez dela gertatu aipatu artikuluetan jasotako kasuetatik bakarra ere. Zehapena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari bere helbidean, posta ziurtatuaren bitartez, 1999ko urtarrilaren 27an; berak jaso eta sinatu zuen. Egintza hori irmotzat eta onartutakotzat jo behar da, ez baitzen behar den denboran eta moduan haren aurkako errekurtsorik aurkeztu; beraz, hartatik ondorioztatzen diren eragin guztiak izanen ditu. Bestalde, egia izan balitz zehapena aurkatu zela, eta ez da hala, eta Nafarroako Toki Entitateen Egintzak eta Erabakiak aurkatzeari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 339 artikuluan ezarritakoari jarraituz: "1. Gora jotzeko errekurtsoa jartzeak ez du eteten aurkatutako egintza edo erabakiaren betearazpena. 2. Gora jotzeko errekurtsoa tramitatzen den bitartean, Administrazio Auzitegiak ezin izanen du betearazpen hori eten". Beraz, azaldutakoaren ondorioz, guztiz Zuzenbidearen araberakoa da zehapenaren munta premiamenduzko bidetik ordainaraztea. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela gora jotzeko errekurtso hau, berak aipatzen duen premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa; hori berretsi egin behar dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/18an emandako 13.850 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-4446 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Francisco Javier Garbisu Baños jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -10470/99 zenbakiko udal espedientea-. Ebazpena 1999ko abuztuaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"13.850 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-4446 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Francisco Javier Garbisu Baños jaunak aurkeztutakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -10470/99 zenbakiko udal espedientea-. Ebazpena 1999ko abuztuaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

Egitatezko aurrekariak:

1. Francisco Javier Garbisu Baños jaunak, 1999ko irailaren 10ean aurkeztu zuen idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -10470/99 zenbakiko udal espedientea-. Ebazpena 1999ko abuztuaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

2. Auzitegi honek 1999ko irailaren 29an emaniko probidentziaren bitartez -urte bereko eta hilabete bereko 30ean jakinarazi zen delako probidentzia-, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoa betez, errekurtsoa eta harekin batera aurkeztutako agiriak igorri zizkion Iruñeko Udalari, eta hilabeteko epea eman zion txosten bat edo alegazioak, bai eta aurkatutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zituen agiri guztiak ere, aurkez zitzan.

3. Bere esku utzitako tramitea betez, aipatu Udalak adierazi zuen errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa aurkeztea ekarri zuen egitatean mantendu zuen irizpidea aldatzeko arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Aipatu Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20. artikuluko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baiesten dela gora jotzeko errekurtso hau, Francisco Javier Garbisu Baños jaunak aurkeztutakoa debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -10470/99 zenbakiko udal espedientea-. Ebazpena 1999ko abuztuaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari. Egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/18an emandako 13.854 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-4455 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Francisco María Arregui Echave jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -538/99 zenbakiko udal espedientea-. Ebazpena 1999ko abuztuaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"13.854 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Bigarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-4455 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Francisco María Arregui Echave jaunak aurkeztutakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -538/99 zenbakiko udal espedientea-. Ebazpena 1999ko abuztuaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

Egitatezko aurrekariak:

1. Francisco María Arregui Echave jaunak, 1999ko irailaren 10ean aurkeztu zuen idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -538/99 zenbakiko udal espedientea-. Ebazpena 1999ko abuztuaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

2. Auzitegi honek 1999ko irailaren 30ean emaniko probidentziaren bitartez -urte bereko urriaren 1ean jakinarazi zen delako probidentzia-, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoa betez, errekurtsoa eta harekin batera aurkeztutako agiriak igorri zizkion Iruñeko Udalari, eta hilabeteko epea eman zion txosten bat edo alegazioak, bai eta aurkatutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zituen agiri guztiak ere, aurkez zitzan.

3. Bere esku utzitako tramitea betez, aipatu Udalak adierazi zuen errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa aurkeztea ekarri zuen egitatean mantendu zuen irizpidea aldatzeko arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Aipatu Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20. artikuluko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baiesten dela gora jotzeko errekurtso hau, Francisco María Arregui Echave jaunak aurkeztutakoa debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -538/99 zenbakiko udal espedientea-. Ebazpena 1999ko abuztuaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari. Egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/30an emandako 14.194 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-4190 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Juan José González Eguiluz jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko ekainaren 10ean agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -20498/96 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"14.194 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-4190 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Juan José González Eguiluz jaunak aurkeztutakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko ekainaren 10ean agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -20498/96 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da 1990eko martxoaren 2ko Trafikoari, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen (BSL) arau-hauste batengatik ezarritako isun-zehapenaren munta betearazpenaren bidetik kobratzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka. Zehapen espedientea idatziaren hasieran zehaztu dena da. Zehapenaren aurka beste errekurtso bat aurkeztu zen Auzitegi honetan (0725/97 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa), eta 1999ko apirilaren 9ko 4.289 zenbakiko ebazpenaren bitartez ezetsi zen.

2. Errekurtsogileak erreklamatzen zaion zorra iraungi dela alegatu du; horrenbestez, aurkatutako probidentzia deuseztatzeko eta indarrik gabe uzteko eskatzen du.

3. Iruñeko Udalak espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, bidezko jotzen duena alegatu ondoren, errekurtsoa ezesteko eskatu zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Gora jotzeko errekurtso honetan aurkatzen den premiamenduzko probidentzia bere egunean errekurritu zen isun-zehapen batetik dator; errekurtso hura ezetsi zen, aurrekarietan azaldu den bezala. Egia da, eta hala aitortu du Auzitegi honek aurretik erabili den irizpide bat aldatuz, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteak ez duela eteten isunaren betearazpena (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua eta 57/1994 Foru Dekretuaren 8.1 artikulua, 20/1998 Foru Dekretuaz onetsi zen testu berria erabiliz). Hala eta guztiz ere, Udalak, errekurtsoa ebatzi gabe egon zen bitartean, ez zuen isuna kobratu. Pasibotasun horretatik ondoriozta daiteke zehapena iraungi dela, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluan xedatuari jarraituz. Argudio hori, dena den, errefusatzekoa da; izan ere, Auzitegi Gorenaren 1991ko maiatzaren 21eko epai batek (R. Ar. 4334) dioenez -besteak beste, 1992ko maiatzaren 27ko epai batez berretsi zen hori (R. Ar. 3729)-, "Iraungipenak ez du balio gora jotzeko errekurtsoan" (gora jotzeko errekurtso arruntaz ari da; are argiago dago desegokitasuna Auzitegi hau bezalako baten aurrean aurkezten denaz ari garenean). "Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuta -jarraitzen du aipatu epaiak-egileak ahalmena zuen bai isilpenarengatiko ezespenaren aurka errekurtsoa aurkezteko eta bai itxaroteko ere (eta bigarrena hautatu zuen) hark ebazpen espresua noiz emango. Baina ahalmen horretaz baliatzeak ez du zerikusirik batere, argi eta garbi dago, iraungipenarekin; azken hori espedienteen tramitazioan da baliagarria eta ez egintzen aurkako errekurtsoan. Ezin da, ezta ere, aplikatu Zirkulazio Kodean xedatutakoa; izan ere, kode horretan ezarritakoaren arau-hausteengatik ezarritako zehapenak urtebeteren buruan iraungitzen baitira, ebazpena ematen denetik kontatzen hasita... (gaur BSLaren 81.2 artikuluan jasota dago), ez baitira nahastu behar administrazio ebazpen baten irmotasuna eta administratuari bere errekurtsoa ezetsitzat eman ahal izateko ematen zaion ahalmenarekin (...). Zehapen ebazpena irmoa ez dela, argi dago administrazioarekiko auzi-errekurtso hau jartze hutsarekin; eta irmoa ez denez, nekez hasiko gara iraungipen epea kontatzen". Irmotasun eza eta iraungipen epea kontatzen hasteko ezaintasuna batera doaz, eta argi ageri da hori gora jotzeko errekurtso hau aurkezte hutsean. Bidezkoa da, beraz, aurkapen honen arrazoia ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi dela gora jotzeko errekurtso hau, aipatutako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa; hori berretsi egin behar dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/15ean emandako 13.622 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-3090 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Francisco Javier Arteaga Navarro jaunak jarri zuen, 5.000 kg. baino gehiagoko B.G.P. duen ibilgailu bat udal mugapean aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko maiatzaren 31n eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -29373/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"13.622 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamabostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-3090 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Francisco Javier Arteaga Navarro jaunak aurkeztutakoa, 5.000 kg. baino gehiagoko B.G.P. duen ibilgailu bat udal mugapean aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko maiatzaren 31ean eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -29373/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da 5.000 kg. baino gehiagoko B.G.P. duen ibilgailu bat udal mugapean aparkatzeagatik (Ramiro de Goñi kaleko 18-20) Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko maiatzaren 31ean eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -29373/98 zenbakiko udal espedientea-. Zehapena ezarri zen antolamendu juridikoa hautsi zelakoan. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen txostena igori zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketak, kontrako frogarik ez dagoenean, sinesgarriak dira. Ikusirik salaketa egin zuen funtzionarioak salaketaren xehetasun guztiak berretsi dituela eta ikusirik interesdunak, bere alegazioekin, ustezko egiazkotasuna ez duela aldarazi, kontrako frogarik ez baitu ekarri, argi dago arau-haustea gertatu zela.

Bigarrena.-Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluari jarraituz, arau-hauste arintzat jotzen dira "Lege horretan berariaz larri edo oso larri gisa sailkatzen ez diren arauen kontra egindakoak...". Artikulu hori lotu behar da maiatzaren 20ko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 1998ko martxoaren 27ko Iruñeko Udalaren Osoko Bilkuraren Trafikoko Udal Ordenantzaren 33. artikuluarekin, non sailkaturik gelditzen baitira arau-haustea izan daitezkeen egitateak (33. artikulua.-"Debekatuta dago 5.000 kg. baino gehiagoko B.G.P. duten ibilgailuak udal mugape osoko bide guztietan aparkatzea".).

Bestalde, aipatu beharrekoa da arau-hauste arinak egiteagatik 15.000 pezeta bitarteko isunak jartzen ahal direla, Lege bereko 67.1 artikuluan aurreikusten den bezala. Ezarritako zehapenaren zenbatekoa 10.000 pezetakoa da, eta zenbateko hori egokia da Auzitegi honen iritziz, aipatu Legeko 69.1 artikuluan aurreikusitako sailkapen irizpideei jarraituz. Bestalde, espedientea azterturik, ondoriozta daiteke legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete direla, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuko gidaria identifikatzeko eta bere defentsan nahi dituen alegazioak aurkezteko, Legearen 72. eta 79. artikuluetan ezarritakoa betetzeko. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Alkatetzak emaniko ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/23an emandako 13.946 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-3389 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Francisco Javier Ollo Jaurrieta jaunak jarri zuen, trafikoko isun batzuen munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren dirubiltzaile exekutiboak 1999ko ekainaren 14an agindu zituen bahitura probidentziaren eta bahitura dilijentziaren aurka -14467/93, 14822/93, 17847/93 eta 15706/94 zenbakiko udal espedienteak-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"13.946 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-3389 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Francisco Javier Ollo Jaurrieta jaunak aurkeztutakoa, trafikoko isun batzuen munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren dirubiltzaile exekutiboak 1999ko ekainaren 14an agindu zituen bahitura probidentziaren eta bahitura dilijentziaren aurka -14467/93, 14822/93, 17847/93 eta 15706/94 zenbakiko udal espedienteak-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko isun batzuen munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren dirubiltzaile exekutiboak 1999ko ekainaren 14an agindu zituen bahitura probidentziaren eta bahitura dilijentziaren aurka. Haietan, hurrenez hurren, dekretatu zen zorraren printzipala, premiamendu errekargua, korrituak eta kostuak ordaintzeko adinako kopuruan zordunaren ondasunak trabatzea, eta, aldi berean, ondasunak bahitze efektiboa egitea; oraingo kasuan, Nafarroako Gobernuak interesdunaren alde aitortuta dituen zerga-itzulketak, dirulaguntzak eta kredituak dira; guztira, 51.081 pezeta egiten dute. Hori guztia trafikoko isun batzuen munta betearazpenaren bidetik kobratzeko irekitako lau espedienteetan ezarritakoa betetzeko -14467/93, 14822/93, 17847/93 eta 15706/94 zenbakiko udal espedienteak-. Errekurtsogileak, bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak erabiliz, erregutu du Auzitegi honek deklara dezan betearazpenaren bidea ezin zela erabili.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, errekurritutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jar daiteke erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera bat zabaldu denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia, R. Ar. 8675). Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, aipatu Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada; abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua.

Hemen aurkatzen den bahitura-erabakia errekurtsogilearen helbidean behar bezala jakinarazi ziren lau premiamenduzko probidentziatan oinarrituta dago. Erabakiak irmoak eta onartutakoak dira jada, behar zen unean eta moduan ez baitzen errekurtsorik aurkeztu. Hori dela eta, garaiz kanpokoa da betearazpen prozeduraren aldi honetan errekurtsogileak adieraztea zehapen eta premiamendu espedienteetan agertzen diren matrikulak dituzten ibilgailuak ez direla bereak, eta helbideak ez daudela zuzen. Izan ere, adierazpen horiek, egiazkoak badira, prozeduraren behar zen unean egin behar baitziren, hau da, zehapen ebazpena aurkatzeko unean, baina ez hura eta geroko egintzak aurkatzeko garaian.

Bigarrena.-Aurrekoa argi utzirik, bidezkoa da aztertzea hemen, errekurtsogileak aipatzen ez badu ere, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluan aipatzen den zehapenaren preskripzioa gertatu ote den; izan ere, haren arabera, "zehapenak, behin irmo bihurtu ondoren, urtebeteko epean preskribituko dira, (..)".

Horri dagokionez, adierazi beharra dugu isuna, zehapen bat izateaz gainera, toki entitateen zuzenbide publikoko dirusarrera ez-tributario bat dela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 5.1.a) artikuluan xedatuari jarraituz, eta, beraz, bost urteren epean preskribitzen duela (lau, 1999ko uztailaren 1etik aurrera, egun horretan indarra hartu baitzuen martxoaren 2ko 2/1999 Foru Legeak ekarri zuen aldaketa) Udal Ogasunak zuzenbide publikoko dirusarrera ez-tributarioak kobratzeko duen eskubidea (aipatu Foru Legeko 17. artikulua); preskripzio epe hori eten eginen da edozein motatako erreklamazio eta errekurtsoak aurkezten direnean (arau bereko 18.1.a) artikulua); inguruabar hori eman da kasu honetan, ikusirik interesdunak bere denboran 2.741/96 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuela Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak, 1996ko maiatzaren 23an, aipatu espedienteei buruz egindako komunikazioaren aurka, zeinak bahitura abisua ere bazekarren. Errekurtso hori aginduzko epea eten du, onartu ez bazen ere (1999ko apirilaren 22ko 5.160 zenbakiko ebazpena, errekurtsoa ez onartzea dekretatzen zuena, aurkatu ezin zitekeen egintza baten aurka aurkeztu zelako).

Alegatutako arrazoiek indarrik ez dutenez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea lehen gaiari dagokionez, eta deklaratzea Zuzenbidearen araberakoa dela aurkatutako bahitura probidentzia.

Hirugarrena.-Bestalde, jakina da bahitura dilijentzia guztiak tramite hutsezko egintzak dira, hasteko; horregatik ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen indefentsio egoeraren baitan daude" (Auzitegi Goreneko Epaia, 1997ko apirilaren 19koa -R. Ar. 3151-).

Espedientean dagoen dokumentazioa azterturik, ondokoa antzeman ahal izan dugu: a) hemen aurkatutako bahitura-dilijentziak interesdunari behar bezala jakinarazi zitzaion bahitura-probidentzia batean du arrazoia; b) errekurtsogileak bahitzeko beste ondasun batzuk seinalatu ahal izan zituen, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1 d) artikuluak aipatzen dituen terminoetan (abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretua), baina ez zuen halakorik egin; c) Administrazioak bahigarri deklaratu zituen zordunaren ondasun ezagun batzuk (Nafarroako Gobernuak interesdunari aitorturiko zerga-itzulketak, dirulaguntzak eta kredituak), eta haiek trabatzeko ez zuen haren helbidean sartu behar izan, aipatu Erregelamenduko 115 artikuluak eskatzen duen bezala; eta d) interesdunari behar bezala jakinarazi zitzaion behar zen bahitura-dilijentzia. Auzitegi honek ez du antzeman indefentsioa gertatu denik.

Horrenbestez, aurkapenean alegatutako arrazoiek indarrik ez dutenez, bahitura-dilijentzia ere Zuzenbidearen araberakoa dela jo behar dugu.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi behar dela eta ezetsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak agindutako bahitura-probidentziaren eta bahitura-dilijentziaren aurka aurkeztutakoa (14467/93, 14822/93, 17847/93 eta 15706/94 zenbakiko zehapen espedienteak); egintza horiek berretsi behar ditugu eta berretsi ditugu Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/18an emandako 13.833 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-3632 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jesús Ignacio Ciáurriz Huarte jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren dirubiltzaile exekutiboak 1999ko maiatzaren 24an agindu zuen bahitura dilijentziaren aurka -33104/94 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"13.833 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-3632 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Jesús Ignacio Ciáurriz Huarte jaunak aurkeztutakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren dirubiltzaile exekutiboak 1999ko maiatzaren 24an agindu zuen bahitura dilijentziaren aurka -33104/94 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafiko arloko arau-hauste baten munta betearazpenaren bidetik kobratzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzako dirubiltzaile exekutiboak agindutako bahitura-dilijentziaren aurka. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, premiamenduzko probidentzia deusezta dadin erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen zituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, jarduketen legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Udalak igorritako espedientea aztertuta, argi geratu da aurkatutako bahitura-dilijentziaren jakinarazpena 1999ko ekainaren 2an egin zela; gora jotzeko errekurtsoa, berriz, 1999ko uztailaren 15ean aurkeztu zen, hau da, uztailaren 2ko 6/1992 Foru Legearen 337.1 artikuluak ezartzen duen hilabeteko epea iraganik zegoela. Errekurtsoa, beraz, garaiz kanpo aurkeztu zen, eta bidezkoa da hura ez onartzea, martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 22.d) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ez dela onartu behar eta ez dela onartu gora jotzeko errekurtso hau, Bide Segurtasunari buruzko Legearen arau-hauste batengatik ezarritako isuna betearazpenaren bidetik kobratzeko agindutako bahitura-dilijentziaren aurka aurkeztutakoa. .

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/4an emandako 12.976 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-2211 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Vicente Zabalza Aoiz jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -28009/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"12.976 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-2211 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Vicente Zabalza Aoiz jaunak aurkeztutakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -28009/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau anbulantziak eta larrialdi zerbitzuak aparkatzeko gordeta dagoen leku batean (San Fermin kalea, 29) ibilgailu bat aparkatzeagatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udalak emandako ebazpenaren aurka aurkeztu da. Arau-hauste horrekin antolamendu juridikoa urratu zen. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, azkenik, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen txostena igorri zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzen aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketak, kontrako frogarik ez dagoenean, sinesgarriak dira. Ikusirik errekurtsogileak ez duela aurkako frogarik aurkeztu, baizik eta kontrakoa: salatutakoa berretsi du baina beharrizan egoeraren salbukizuna argudiatuz, argi dago arau-haustea gertatu zela, nahiz eta eduki ez salaketa egin zuen agentearen berrespen-idatzia, interesdunak alegatutakoei aurre egiteko.

Bestela, azpimarratu beharra dugu errekurtsogilearen adierazpenak, esaten baitu aipatu lekuan aparkatu zuela medikuaren larrialdietako kontsultara sartu zelako, makuluak erabiliz, ez dira aski Auzitegi honek uste ahal izateko, errekurtsogileak nahi duen bezala, administrazioaren erantzukizunaren salbukizuna ematen denik; izan ere ez da demostraturik gelditu ibilgailua behar ez bezala aparkatzea izan zenik norberaren behar presako, larri eta atzera ezinaren ondorio, non juridikoki babesturiko betebehar eta ondasunen aurkakotasuna gertatzen baita, eta bat bermatu ahal izateko bestea sakrifikatu behar baita. Horiek guztiak dira zuzenbide penalaren jurisprudentziak behin eta berriz eskatu duena.

Bigarrena.- Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea." Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera. Kasu honetan, salatutako egitateak arau-hauste larria dira, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2.j) artikuluak ezartzen duen bezala. 16.000 pezetako zehapena ezarri da, eta isun hori egokia da Auzitegi honen iritziz. Bestalde, espedientea azterturik, ondoriozta daiteke legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete direla, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuko gidaria identifikatzeko eta bere defentsan nahi dituen alegazioak aurkezteko, Legearen 72. eta 79. artikuluetan ezarritakoa betetzeko. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Alkatetzak emaniko ebazpenaren aurka aurkeztutakoa (28009/98 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen hori berretsi egin behar dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/11n emandako 13.404 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-2804 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Martina Saragüeta Erro andreak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -585/99 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"13.404 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-2804 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Martina Saragüeta Erro andreak aurkeztutakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -585/99 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da gelditzea debekatuta dagoela seinalaturik dagoen eremu batean (Duque de Ahumada kalea eta Carlos III.a kalea) ibilgailu bat aparkatzeagatik egindako trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako ebazpenaren aurka (585/99 zenbakiko zehapen espedientea). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, ebazpena deusezta dadin erregutu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen txostena igori zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketak, kontrako frogarik ez dagoenean, sinesgarriak dira. Salaketa egin zuen funtzionarioak salaketaren xehetasun guzti-guztiak berretsi ditu, salatutako egitateei buruz argirik batere ematen ez duen eta aldez aurretik eginik zegoen inprimaki guztiz inpertsonal batez bada ere. Bestalde, errekurtsogileak berak aitortu du salaketaren buletinean deskribaturiko tokian. Argi dago, beraz arau-haustea gertatu zela.

Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea". Horri buruz, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluak gelditzeak edo aparkatzeak zirkulaziorako eragozpen larria edo arriskua ekar dezaketen kasuen zerrenda dakar. Kasu honetan, Udalak ez du kreditatu arau-haustea kasu horietako batean sailka daitekeenik, ez eta Erregelamendu bereko 94. artikuluan arau-hauste larritzat sailkaturikoen artean ere. Gainera, espedientean ez da ageri egindako arau-haustearen larria justifikatzen duen inolako azalpenik. Salaketa egin zuen agenteak salaketaren buletinean adierazi zuen ibilgailua gelditzea debekaturik zegoelako seinaleak zeuden eremu batean aparkaturik zegoela, baina ez zuen aipatu zirkulazioa larriki oztopatzen zuenik. Ohartarazi behar da zehapen arloan arauak hertsiki interpretatu behar direla, eta ezin dela analogia erabili. Kasu bakoitza, beti, arauetan aurreikusitako kasuetan sailkatu behar da. Horrenbestez, arau-hauste arintzat sailkatu, legearen 65.3 artikuluak xedatzen duenez, eta 10.000 pezetako isuna jarri behar da, 67.1 artikuluan ezarritako mailaketari begira. Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtsoa hein batean baiestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Bidezkoa dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa hein batean baiestea; errekurtsoa trafikoko arau-hauste larri bat egiteagatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen. Ebazpen hori hein batean deuseztatu behar dugu, eta, haren ordez, 10.000 pezetako isuna ezarri dugu, arau-hauste arin bat egin delakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/11n emandako 13.470 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-2889 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Juan Carlos Serrano Cubero jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko maiatzaren 3an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -12233/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"13.470 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-2889 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Juan Carlos Serrano Cubero jaunak aurkeztutakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko maiatzaren 3an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -12233/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentzia baten aurka jarri da, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat ordainarazteko; organo horrek berak jarri zuen isuna, trafikoko arau-hauste baten ondorioz (erreferentziako zehapen espedientea). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarrik juridikoak alegatu ditu, eta bukatzeko probidentzia deuseztatu dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak Auzitegi honetara igorri zuen jarduketa kreditatzen zuten aurrekariak jasotzen dituen espedientea, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtso honetan zehaztu nahi da premiamenduzko prozeduraz gauzatutako udal jarduketa legezkoa ote den.

Premiamenduzko probidentziaren aurkako aurkatzeari dagokionean, maila juridikoan zuzena edo okerrekoa den erabakitzeko aplikagarria den arautegia aztertu behar da, kasu honetan abenduaren 20ko 1.684/1990 Errege dekretuaren bidez onetsi zen Dirubilketari Buruzko indarreko Erregelamendua, Nafarroan ere aplikagarria delako. Izan ere, erregelamendu horren 99.1 artikuluan ezarri denaren arabera, zilegi da premiamenduzko prozedurari aurkatzea ondoko zio hauengatik: a) iraungipena; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo geroratzea; d) burutzapenerako luzatu den tituluan formazko akatsa. Behin eta berriz egin den jurisprudentziako doktrina da (Auzitegi Nagusiaren 1989ko urtarrilaren 30eko -R.Ar. 554- eta 1990ko ekainaren 25eko eta 29ko epaiak -R.Ar. 4934 eta 5454-, beste askoren artean. Beraz, ezin dira une honetan adierazi aipaturikoez besteko zioak. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Bigarrena.-Espedientea aztertuta, hona ondorioa: ez da gertatu erregelamenduko 99.1 artikuluan aurreikusitako kasuetako bakarra ere. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari 1998ko uztailaren 1ean, behar diren formazko betekizunak betez. Egintza horiek irmo bihurtu dira eta ontzat jo dira, ez baita haien aurkako errekurtsorik aurkeztu behar diren denboran eta moduan, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zen. Horrenbestez, aipatu lege testuko 84. artikuluak dirua borondatez sartzeko ezarritako epea agorturik, erabat Zuzenbidearekin bat dator zehapenaren munta nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzea. Bestalde, ezin izan da antzeman iraungipena gertatu denik zehapen prozedura behar ez bezala izapidatzeagatik, ez eta ordainketa egiteko epea luzatu denik ere, ez bestelako akatsik, ofiziozkoak barne, ere, Auzitegi honek kontuan hartu beharko lituzkeenik. Beraz, errekurtsoa ezetsi egin behar da.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa. Probidentzia trafikoko isun baten ondorioz sortutako zorra ordainarazteko agindu zen. Egintza hori, beraz, berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/11n emandako 13.511 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-2974 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Ochoa Berganza jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1999ko urtarrilaren 7an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -7183/95 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"13.511 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-2974 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, José Ochoa Berganza jaunak aurkeztutakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1999ko urtarrilaren 7an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -7183/95 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau trafikoko arau-hauste bati dagokion zenbatekoa betearazpenaren bidetik kobratzeko Iruñeko Udalak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztu da. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, premiamenduzko probidentzia deusezta dadin erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen zituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, jarduketen legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Iruñeko Udalak igorritako espedientea azterturik, argi dago aurkatutako premiamenduzko probidentziaren jakinarazpena 1999ko maiatzaren 7an egin zela; gora jotzeko errekurtsoa, berriz, urte bereko ekainaren 8an aurkeztu zen, hau da, uztailaren 2ko 6/1992 Foru Legearen 337.1 artikuluak ezartzen duen hilabeteko epea iraganik zegoela. Errekurtsoa, beraz, garaiz kanpo aurkeztu zen, eta bidezkoa da hura ez onartzea, martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 22.d) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ez dela onartzekoa eta ez dela onartu gora jotzeko errekurtso hau, Bide Segurtasunari buruzko Legearen arau-hauste batengatiko isuna betearazpenaren bidetik kobratzeko agindu zen premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/12an emandako 13.562 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-3088 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Juan José González Eguiluz jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1999ko martxoaren 4an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -21076/95 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"13.562 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamabian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-3088 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Juan José González Eguiluz jaunak aurkeztutakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1999ko martxoaren 4an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -21076/95 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau trafikoko arau-hauste bati dagokion zenbatekoa betearazpenaren bidetik kobratzeko Iruñeko Udalak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztu da. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, premiamenduzko probidentzia deusezta dadin erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen zituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, jarduketen legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Iruñeko Udalak igorritako espedientea azterturik, argi dago aurkatutako premiamenduzko probidentziaren jakinarazpena 1999ko apirilaren 27an egin zela; gora jotzeko errekurtsoa, berriz, urte bereko ekainaren 12an aurkeztu zen, hau da, uztailaren 2ko 6/1992 Foru Legearen 337.1 artikuluak ezartzen duen hilabeteko epea iraganik zegoela. Errekurtsoa, beraz, garaiz kanpo aurkeztu zen, eta bidezkoa da hura ez onartzea, martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 22.d) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ez dela onartzekoa eta ez dela onartu gora jotzeko errekurtso hau, Bide Segurtasunari buruzko Legearen arau-hauste batengatiko isuna betearazpenaren bidetik kobratzeko agindu zen premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/12an emandako 13.563 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-3089 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Juan Carlos Hernantes Pradanos jaunak jarri zuen, 5.000 kg. baino gehiagoko B.G.P. duen ibilgailu bat udal mugapean aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -30968/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"13.563 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamabian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-3089 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Juan Carlos Hernantes Pradanos jaunak aurkeztutakoa, 5.000 kg. baino gehiagoko B.G.P. duen ibilgailu bat udal mugapean aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -30.968/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da 5.000 kg. baino gehiagoko B.G.P. duen ibilgailu bat udal mugapean (Tomás de Burgui zeharkalea) aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -30.968/98 zenbakiko udal espedientea-. Arau-hauste horrekin antolamendu juridikoa urratu da. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen txostena igori zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketak, kontrako frogarik ez dagoenean, sinesgarriak dira. Salaketa egin zuen funtzionarioak salaketaren xehetasun guztiak berretsi ditu; errekurtsogileak, berriz, bere alegazioetan, ez du aldarazi ustezko egiazkotasun hori, kontrako frogarik ez baitu aurkeztu. Argi dago, beraz, arau-haustea gertatu zela.

Bigarrena.- Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluari jarraituz, arau-hauste arintzat jotzen dira "Lege horretan berariaz larri edo oso larri gisa sailkatzen ez diren arauen kontra egindakoak...". Artikulu hori lotu behar da maiatzaren 20ko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitartatu zen 1998ko martxoaren 27ko Iruñeko Udalaren Osoko Bilkuraren Trafikoko Udal Ordenantzaren 33. artikuluarekin, non sailkaturik gelditzen baitira arau-haustea izan daitezkeen egitateak (33. artikulua.-"Debekatuta dago 5.000 kg. baino gehiagoko B.G.P. duten ibilgailuak udal mugape osoko bide guztietan aparkatzea".).

Bestalde, aipatu beharrekoa da arau-hauste arinak egiteagatik 15.000 pezeta bitarteko isunak jartzen ahal direla, Lege bereko 67.1 artikuluan aurreikusten den bezala. Ezarritako zehapenaren zenbatekoa 10.000 pezetakoa da, eta zenbateko hori egokia da Auzitegi honen iritziz, aipatu Legeko 69.1 artikuluan aurreikusitako sailkapen irizpideei jarraituz. Bestalde, espedientea azterturik, ondoriozta daiteke legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete direla, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuko gidaria identifikatzeko eta bere defentsan nahi dituen alegazioak aurkezteko, Legearen 72. eta 79. artikuluetan ezarritakoa betetzeko. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Alkatetzak emaniko ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/04/14an emandako 4.596 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-0954 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Aitor Azcárate Romero jaunak jarri zuen, debekatutako bira bat egiteagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -24863/98 zenbakiko udal espedientea-. Ebazpen hori 1999ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"4.596 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko apirilaren hamalauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 954/99 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Aitor Azcárate Romero jaunak aurkeztutakoa, debekatutako bira bat egiteagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -24863/98 zenbakiko udal espedientea-. Ebazpen hori 1999ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

Egitatezko aurrekariak:

1. Aitor Azcárate Romero jaunak, 1999ko otsailaren 22an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udal txit goreneko alkate-udalburu jaunak agindutako zehapen ebazpenaren aurka; delako zehapen ebazpena 1999ko urtarrilaren 22ko Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu batez jakinarazi zitzaion errekurtsoari. Debekatutako bira bat egiteagatik zabaldutako 24863/99 zenbakiko udal espedienteari dagokio zehapena.

2. Auzitegi honek 1999ko martxoaren 9an emaniko probidentziaren bitartez -urte bereko hilabete bereko 10ean jakinarazi zen delako probidentzia-, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoa betez, errekurtsoa eta harekin batera aurkeztutako agiriak igorri zizkion Iruñeko Udalari, eta hilabeteko epea eman zion txosten bat edo alegazioak, bai eta aurkatutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zituen agiri guztiak ere, aurkez zitzan.

3. Bere esku utzitako tramitea betez, aipatu Udalak adierazi zuen errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa aurkeztea ekarri zuen egitatean mantendu zuen irizpidea aldatzeko arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20. artikuluko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baiesten dela gora jotzeko errekurtso hau, Aitor Zabaleta Romero jaunak aurkeztutakoa, debekatutako bira bat egiteagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka; ebazpen hori 1999ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari. Egintza hura deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/10/13an emandako 12.200 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-1226 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Fernando Andión Carballeda jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -31797/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"12.200 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-1226 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Fernando Andión Carballeda jaunak aurkeztutakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -31797/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau ibilgailuarekin egindako trafikoko arau-haustea -ibilgailu bat behar ez bezala aparkatzea (Baiona etorbidea, 40), bigarren ilaran, gidaririk gabe- dela-eta zehapen bat ezartzeko Iruñeko Alkatetzak emandako ebazpenaren aurka aurkeztu da, antolamendu juridikoa hautsi delakoan. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak Auzitegi honetara igorri zuen jarduketa kreditatzen zuten aurrekariak jasotzen dituen espedientea, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Zehapena ezartzea ekarri zuten egitateak zeharo kreditaturik geratu dira espedientean; izan ere, Trafikoari, motoredun ibilgailuen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluak ezarri arren agintaritzaren agenteek egindako salaketak salatutako egitateen gainean fede ematea direla, aurkako frogarik aurkezten ez bada, halako ustea ezin da zabaldu udaltzain laguntzaileetara, haiek ez baitira agintaritzaren agenteak, Nafarroako Zaingoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legeko 14. artikuluak egindako graduazioetan sartzen ez direlako. Egia da administratuaren ustezko errugabetasuna aldarazteko, Udalak udaltzain laguntzailearen deklarazio hutsaz gainerako froga batzuk egin zituela; esate baterako, espedientean eranstea salaketa egin zuen laguntzaileak eginiko argazki bat, non argi ikusten baita ibilgailua gaizki aparkaturik dagoela.

Bigarrena.-Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea". Horri buruz, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluak gelditzeak edo aparkatzeak zirkulaziorako eragozpen larria edo arriskua ekar dezaketen kasuen zerrenda dakar. Kasu horietako batean, hain zuzen ere lege-xedapen horretako 2.h) idatz-zatian aurreikusitakoan, sailkatu behar da salaketa eragin duen egitatea. Arau-hauste larriak egiteagatik 50.000 pezeta bitarteko isunak jartzen ahalko dira, lege bereko 67.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz; jarritako zehapena halako arau-hausteetan jartzen den ia txikiena da. Bestalde, espedientea azterturik, ondoriozta daiteke legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete direla, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuko gidaria identifikatzeko eta bere defentsan nahi dituen alegazioak aurkezteko, Legearen 72. eta 79. artikuluetan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi behar dela eta ezetsi dela goian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak eman zuen ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen hori berretsi egin behar dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/05/24an emandako 7.130 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-1738 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jon Iturriaga Fernández de Jáuregui jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -26535/98 zenbakiko udal espedientea-. Ebazpen hori 1999ko otsailaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"7.130 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko maiatzaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-1738 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Jon Iturriaga Fernández de Jáuregui jaunak aurkeztutakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -26535/98 zenbakiko udal espedientea-. Ebazpen hori 1999ko otsailaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

Egitatezko aurrekariak:

1. Jon Iturriaga Fernández de Jáuregui jaunak, 1999ko martxoaren 24an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -26535/98 zenbakiko udal espedientea-. Ebazpen hori 1999ko otsailaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

2. Auzitegi honek 1999ko apirilaren 8an emaniko probidentziaren bitartez -urte bereko eta hilabete bereko 9an jakinarazi zen delako probidentzia-, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoa betez, errekurtsoa eta harekin batera aurkeztutako agiriak igorri zizkion Iruñeko Udalari, eta hilabeteko epea eman zion txosten bat edo alegazioak, bai eta aurkatutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zituen agiri guztiak ere, aurkez zitzan.

3. Bere esku utzitako tramitea betez, aipatu Udalak adierazi zuen errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa aurkeztea ekarri zuen egitatean mantendu zuen irizpidea aldatzeko arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20. artikuluko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baiesten dela gora jotzeko errekurtso hau, Jon Iturriaga Fernández de Jáuregui jaunak aurkeztutakoa debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -26535/98 zenbakiko udal espedientea-; ebazpen hori 1999ko otsailaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari. Egintza hura deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/09/7an emandako 10.714 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-0107 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Sara Arrizabalaga Baigorri andreak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -28103/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"10.714 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-0107 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Sara Arrizabalaga Baigorri andreak aurkeztutakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -28103/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau ibilgailuarekin egindako trafikoko arau-haustea -ibilgailu bat aparkatzea minusbaliatuentzat gordetako tokian (Labrit, 31), horretarako kreditaziorik eduki gabe- dela-eta zehapen bat ezartzeko Iruñeko Alkatetzak emandako ebazpenaren aurka aurkeztu da, antolamendu juridikoa hautsi delakoan. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen zituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Zehapena ezartzea ekarri zuten egitateak zeharo kreditaturik geratu dira espedientean; izan ere, Trafikoari, motoredun ibilgailuen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluak ezarri arren agintaritzaren agenteek egindako salaketak salatutako egitateen gainean fede ematea direla, aurkako frogarik aurkezten ez bada, halako ustea ezin da zabaldu udaltzain laguntzaileetara, haiek ez baitira agintaritzaren agenteak, Nafarroako Zaingoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legeko 14. artikuluak egindako graduazioetan sartzen ez direlako. Egia da administratuaren ustezko errugabetasuna aldarazteko, Udalak udaltzain laguntzailearen deklarazio hutsaz gainerako froga batzuk egin zituela; esate baterako, espedientean eranstea salaketa egin zuen laguntzaileak eginiko argazki bat, non argi ikusten baita ibilgailua gaizki aparkaturik dagoela.

Bigarrena.-Urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 94. artikuluak (urtarrilaren 30eko 116/1998 Errege Dekretuaz aldatu zen), bere 2.d) idatz-zatian arau-hauste arintzat sailkatzen du salatutako egintza.

Arau-hauste arinengatik, 15.000 pezeta bitarteko isunak ezar daitezke, Lege beraren 67.1 artikuluak ezartzen duen moduan; beraz, Auzitegi honek halako kasuetan erabiltzen duen irizpideari jarraituz, isuna 10.000 pezetatan jarri behar dugu. Bestalde, espedientea azterturik, ondoriozta daiteke legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete direla, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuko gidaria identifikatzeko eta bere defentsan nahi dituen alegazioak aurkezteko, Legearen 72. eta 79. artikuluetan ezarritakoa betetzeko. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa hein batean baiestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Bidezkoa dela hein batean baiestea goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste larri batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Alkatetzak emandako ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen hori hein batean deuseztatu behar dugu, eta, haren ordez, 10.000 pezetako isuna jarri dugu, arau-hauste arin bat egin delakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/23an emandako 13.974 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-0585 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Paula Urra Irujo andreak jarri zuen, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergaren zorrak betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Barañaingo Udal txit gorenaren Alkatetzak 1998ko ekainaren 8an eman agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"13.974 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-0585 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Paula Urra Irujo andreak aurkeztutakoa, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergaren zorrak betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Barañaingo Udal txit gorenaren Alkatetzak 1998ko ekainaren 8an eman agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Barañaingo Udaleko alkate jaunak, 1998ko ekainaren 4an, premiamenduzko probidentzia agindu zuen betearazpenaren bidetik kobratzeko Paula Urra Irujo andreak zor zuen Zirkulazio Zergaren likidazioaren zenbatekoa, 1998ko ekitaldikoa; hain zuzen ere, 5.958 pezeta.

2. Aipatu probidentziaren aurka, Paula Urra Irujo andreak, behar den denboran eta moduan, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Auzitegi honetan; hartan alegatzen zuen bera ez zela zerga horren subjektu pasibo, ez baita NA-2580-X matrikuladun ibilgailuaren jabea.

3. Barañaingo Udalak espedientea bidali zuen, eta harekin batera errekurtsoa baiestea (errekurtsogilearen asmoen aitorpena) eskatzen zuen txosten bat igorri zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Martxoaren 16ko 57/1994 Foru Dekretuaz onetsi zen Erregelamenduaren 20. artikuluak ezarri zuen Nafarroako toki entitateen egintzak eta erabakiak aurkatzearen arloan, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Barañaingo Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20. artikuluko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baiesten dela gora jotzeko errekurtso hau, Paula Urra Irujo andreak aurkeztutakoa Barañaingo Udalak Zirkulazio Zergaren zorrak betearazpenaren bidetik erreklamatzearen aurka aurkeztutakoa. Beraz, 1998ko zorra deuseztaturik geratu da.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 98/02/18an emandako 749 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 97-0194 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Fernando Vidaurre Orayen jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1996ko ekainaren 29an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -24317/95 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"749 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna, Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna, Juan Luis Beltrán Aguirre jauna, María Asunción Erice Echegaray andrea, Carlos Arroyo Izarra jauna, María Jesús Balana Asurmendi andrea y María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko otsailaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 194/97 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Fernando Vidaurre Orayen jaunak, "Excavaciones Vidaurre, S.L."-ren izenean eta hura ordezkatuz, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1996ko ekainaren 29an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -24317/95 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Fernando Vidaurre Orayen jaunak, "Excavaciones Vidaurre, S.L."-ren izenean eta hura ordezkatuz, 1997ko urtarrilaren 17an Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu zuen idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udal txit goreneko Alkatetzak 1996ko uztailaren 29an agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka (24317/95 zenbakiko udal espedientea), trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzekoa.

2. Auzitegi honek 1997ko urriaren 3an emaniko probidentziaren bitartez -1997ko urriaren 13an jakinarazi zen delako probidentzia-, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoa betez, errekurtsoa eta harekin batera aurkeztutako agiriak igorri zizkion Iruñeko Udalari, eta hilabeteko epea eman zion txosten bat edo alegazioak, bai eta aurkatutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zituen agiri guztiak ere, aurkez zitzan.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak jakinarazi zuen errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa sorrarazi zuen egintzaren aurrean mantendutako irizpidea aldatzeko izan zituen arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20. artikuluko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Aipatutako legezko manuak eta aplikatzekoak diren

gainerakoak aztertuta, Auzitegiak

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baiesten dela gora jotzeko errekurtso hau, Fernando Vidaurre Orayen jaunak, "Excavaciones Vidaurre, S.L."-ren izenean eta hura ordezkatuz, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1996ko ekainaren 29an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -24317/95 zenbakiko udal espedientea-. Egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Javier Repáraz. Juan Andrés Ciordia. Juan Luis Beltrán. María Asunción Erice. Carlos Arroyo. Juan José Azcona. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaritza Bulegoko burua."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/09/13an emandako 11.001 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 98-5423 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Marta Gandía Marcilla andreak jarri zuen, udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzion Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzaren Garabi Zerbitzuak 1998ko azaroaren 2an eginiko tasaren likidazioaren aurka. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"11.001 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 98-5423 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Marta Gandía Marcilla andreak aurkeztutakoa, udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzion Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzaren Garabi Zerbitzuak 1998ko azaroaren 2an eginiko tasaren likidazioaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da udal garabiak ibilgailu bat erretiratu baitzuen Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzaren Garabi Zerbitzuak eginiko tasaren likidazioaren aurka. Ibilgailua behar ez bezala aparkaturik zegoen, bigarren ilaran, gidaririk gabe, ongi aparkaturiko ibilgailu bat bidera ateratzea oztopatuz (Santo Domingoko aparkalekua). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, likidazioa deuseztatzeko eta ordaindutako zenbatekoa itzultzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen zituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Garabi zerbitzuaren esku-hartzea ekarri zuten egitateak zeharo kreditaturik geratu dira espedientean; izan ere, Trafikoari, motoredun ibilgailuen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluak ezarri arren agintaritzaren agenteek egindako salaketak salatutako egitateen gainean fede ematea direla, aurkako frogarik aurkezten ez bada, halako ustea ezin da zabaldu udaltzain laguntzaileetara, haiek ez baitira agintaritzaren agenteak, Nafarroako Zaingoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legeko 14. artikuluak egindako graduazioetan sartzen ez direlako. Egia da administratuaren ustezko errugabetasuna aldarazteko, Udalak udaltzain laguntzailearen deklarazio hutsaz gainerako froga batzuk egin zituela; esate baterako, espedientean eranstea argazki bat eta krokis bat, non argi ikusten baita ibilgailua gaizki aparkaturik dagoela.

Bigarrena.- Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluaren arabera, Administrazioak, arau bidez ezarritakoari loturik, bidetik kendu eta ibilgailuen biltegira eramaten ahal ditu "arriskua edota zirkulaziorako edo zerbitzu publikoren baten funtzionamendurako eragozpen larriak" sortzen dituzten ibilgailuak. Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zerrenda bat dago, bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten balizkoen zerrenda. Kasuetako bat da salaketa jartzea eragin zuena, hain zuzen arauaren 2.h) idatz-zatian agertzen dena; beraz, garabi zerbitzuaren lana bat etorri da antolamendu juridikoarekin. Errekurtsoa, beraz, ezetsi egin behar da.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko garabi zerbitzuaren tasaren likidazioaren aurka aurkeztutakoa; likidazio hori berretsi egin behar dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/06/9an emandako 7.976 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 98-0377 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Oscar Pérez Carlos jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -15698/97 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"7.976 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 98-0377 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Oscar Pérez Carlos jaunak aurkeztutakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -15698/97 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da ibilgailu bat behar ez bezala aparkatzeagatik, oinezkoentzako iraganbide bat (Zangoza kalea eta Leire kalea) erabat hartzen baitzuen, Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka. Arau-hauste horrekin antolamendu juridikoa urratu zen. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen zituen espedientea igorri zuen, baina ez zuen aurkatutako egintzen legezkotasunaren aldeko txostenik eman.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Zehapena ezartzea ekarri zuten egitateak zeharo kreditaturik geratu dira espedientean; izan ere, Trafikoari, motoredun ibilgailuen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluak ezarri arren agintaritzaren agenteek egindako salaketak salatutako egitateen gainean fede ematea direla, aurkako frogarik aurkezten ez bada, halako ustea ezin da zabaldu udaltzain laguntzaileetara, haiek ez baitira agintaritzaren agenteak, Nafarroako Zaingoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legeko 14. artikuluak egindako graduazioetan sartzen ez direlako. Egia da administratuaren ustezko errugabetasuna aldarazteko, Udalak udaltzain laguntzailearen deklarazio hutsaz gainerako froga batzuk egin zituela; esate baterako, espedientean eranstea argazki bat non argi ikusten baita ibilgailua gaizki aparkaturik dagoela, baina baita ere oinezkoentzako iraganbideko zati batean aparkaturik baino hartan erabat aparkaturik zegoela.

Bigarrena.- Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea." Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera. Kasu honetan, salatutako egitateak arau-hauste larria dira, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2.m) artikuluak ezartzen duen bezala. Izan ere, salaketari buruzko buletinean eta agenteak eginiko krokisean agertzen den bezala, ibilgailuak zirkulazio karril bat oztopatzen zuen, trafikoa larriki eragotziz. 10.000 pezetako zehapena ezarri da, eta isun hori egokia da Auzitegi honen iritziz. Bestalde, espedientea azterturik, ondoriozta daiteke legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete direla, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuko gidaria identifikatzeko eta bere defentsan nahi dituen alegazioak aurkezteko, Legearen 72. eta 79. artikuluetan ezarritakoa betetzeko. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emaniko ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/06/29an emandako 8.680 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 98-1069 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Carmen Santos Sáenz andreak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1998ko urtarrilaren 8an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren -5981/97 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"8.680 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hogeita batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 98-1069 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, María Carmen Santos Sáenz andreak aurkeztutakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1998ko urtarrilaren 8an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren -5981/97 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun baten munta ordainarazteko agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztu da. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Auzitegi honetako lehendakariaren probidentziaren bitartez, errekurtsoa igorri zaio aipatu udalari, administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziatua igor dezan, harekin batera bertaratzeko egin zaizkion jakinarazpenak erantsiz, eta, egoki jotzen badu, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak ere igor ditzan; udalak bi betebehar horiek bete ditu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtsogileak alegatu du zehapena ez zitzaiola jakinarazi, preskribituta dagoela eta hura betearazteko emandako tituluan formazko akatsen bat dagoela alegatu du.

Horri buruz, bai Zergei buruzko Lege Orokorraren 137. artikuluan (gaur 138. artikulua dena), bai antzeko hitzak erabiliz Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1 artikuluan ezarrita baitaude premiamenduzko probidentziari aurka egiteko onartzen diren zioak: a) zorra ordainduta edo amaituta izatea; b) iraungipena; c) luzapena; d) likidazioa jakinarazi ez izana edo deuseztatu nahiz eten izana; eta e) formazko akatsa ziurtagirian edo prozedurari hasiera ematen dion dokumentuan.

Bigarrena.-Espedientea aztertuta, ikusi ahal izan dugu ez dela gertatu Tributuei buruzko Lege Orokorraren eta Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren aipatu artikuluetan aurreikusitako kasuetako bakarra ere. Zehazki, ez dira gertatu errekurtsoa alegatu dituenak: 1) Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari 1997ko irailaren 26an. Egintza hori irmotzat eta onartutakotzat jo behar da, ez baitzen behar den garaian eta moduan haren kontrako errekurtsorik aurkeztu; hartatik ondoriozta daitezkeen eragin guztiak sortuko ditu, beraz. 2) Zehapena behar den denboran eta moduan jakinarazi zaio errekurtsogileari, eta premiamenduzko prozedurari jakinarazpena egin eta urtebete iragan baino lehen, hau da, legez ezarritako epean, hasi da: ezin da, horrenbestez, preskripzioa gertatu denik esan. 3) Kasu honetan, betearazpenerako emandako tituluan, ez dira gertatu 99.1.d) artikuluak formazko akats jotzen dituen kasuetako bakarra ere. Hori guztia dela eta, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi behar dela eta ezetsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak trafikoko isun baten zorra betearazpenaren bidetik ordainarazteko, agindutako premiamenduzko prozeduraren aurka aurkeztutakoa. Egintza hori berretsi egin behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/07/1ean emandako 8.810 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 98-1424 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Agustín Santos de los Santos jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1996ko ekainaren 3an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -20182/95 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"8.810 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 98-1424 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Agustín Santos de los Santos jaunak aurkeztutakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1996ko ekainaren 3an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -20182/95 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentzia baten aurka jarri da, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat ordainarazteko; organo horrek berak jarri zuen isuna, trafikoko arau-hauste baten ondorioz. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarrik juridikoak alegatu ditu, eta bukatzeko probidentzia deuseztatu dadila erregutu du. Idatziak Posta Zerbitzuaren 1997ko abenduaren 11ko zigilu-marka du, eta horrek egun horretan aurkeztu zela kreditatzen du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen txostena igori zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtso honetan zehaztu nahi da premiamenduzko prozeduraz gauzatutako udal jarduketa legezkoa ote den.

Gaia sakonki aztertzen hasi baino lehen, adierazi behar da, lehenbizi, toki entitateak ekarritako dokumentazioan ez dela ageri premiamenduzko prozedura behar bezala jakinarazi zaionik interesdunari, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluek eskatzen duten bezala; zehazki, interesdunak izan duen azken helbideko Udaleko ediktuak iragartzeko oholean argitaratzea falta da, Auzitegi Goreneko jurisprudentziak eskatzen duen bezala, besteak beste 1980ko apirilaren 22ko epaian (R. Ar. 2592), 1983ko urriaren 28koan (R. Ar. 5285) eta 1997ko martxoaren 13koan (R. Ar. 2414). Beraz, jakinarazpen akastuna izan denez, bidezkoa da jotzea -azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58.3 artikulua aplikatuz- probidentzia jakinarazitzat ematen dela interesdunak errekurtsoa aurkeztu zuen egunean, hau da, 1997ko abenduaren 11n.

Bigarrena.-Premiamenduzko probidentziaren aurkako aurkatzeari dagokionean, maila juridikoan zuzena edo okerrekoa den erabakitzeko aplikagarria den arautegia aztertu behar da, kasu honetan abenduaren 20ko 1.684/1990 Errege dekretuaren bidez onetsi zen Dirubilketari Buruzko indarreko Erregelamendua, Nafarroan ere aplikagarria delako. Izan ere, erregelamendu horren 99. artikuluan ezarri denaren arabera, zilegi da premiamenduzko prozedurari aurkatzea ondoko zio hauengatik: a) iraungipena; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo geroratzea; d) burutzapenerako luzatu den tituluan formazko akatsa. Behin eta berriz egin den jurisprudentziako doktrina da (Auzitegi Nagusiaren 1989ko urtarrilaren 30eko -R.Ar. 554- eta 1990ko ekainaren 25eko eta 29ko epaiak -R.Ar. 4934 eta 5454-, beste askoren artean). Beraz, ezin dira une honetan adierazi aipaturikoez besteko zioak. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Hirugarrena.-Espedientea aztertuta, ikusi ahal izan dugu kasu honetan gertatu dela aipatu erregelamenduko 99. artikuluaren 1.a) idatz-zatian aurreikusitako kasua. Zehapen ebazpena 1995eko urriaren 23an jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, behar diren formazko betekizunak betez; premiamenduzko probidentzia, berriz, goian adierazi den bezala, 1997ko abenduaren 11n jakinarazi zitzaiola jo behar da. Horrenbestez, zehapena irmo izan zenetik urtebete baino gehiago iragan denez, eta espedientean ez dagoenez jasota epe horretan hura zehapena betearazteko jarduketarik egin denik, zehapenak preskribitu duela jo behar dugu, Trafikoari, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz. Bidezkoa da, beraz, gora jotzeko errekurtsoa baiestea eta ezarritako zehapenak preskribitu duela deklaratzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik kobratzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa; egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/07/5ean emandako 8.914 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 98-1546 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Octavio Serrano de Vicente jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -19324/97 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"8.914 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 98-1546 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Octavio Serrano de Vicente jaunak aurkeztutakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -19324/97 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da debekatutako tokian, bide publikoan, ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka. Arau-hauste horrekin antolamendu juridikoa urratu zen. Interesdunak, bidezko jotzen dituen oinarri juridikoei eutsiz, zehapena deuseztatzeko eta indarrik gabe uzteko eskatu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen txostena igori zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Jakina den bezala, prozedura-arauak administratuek Administrazioaren aurrean duten berme bat dira; beraz, Administrazioak, baita ofizioz ere, "prozeduraren betekizunen garbitasuna eta betetzea har ditzake aintzat antolamendu publikoaren berme bezala", (Auzitegi Gorenaren epaia, 1984ko apirilaren 11koa-R. Ar. 2227-).

Toki entitateak igorritako dokumentazioan ikusi ahal izan da interesdunari ez zaiola igorri zehapen espedientearen ebazpen-proposamena, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13.2 artikuluak exijitzen duen bezala. Errege Dekretu horren bitartez, trafikoaren, motoredun ibilgailuen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren arloko zehapen prozedurarako erregelamendua onetsi zen.

Proposamen hori jakinarazi ez izanak interesdunari bere defentsarako funtsezkoa zaion tramite bati ekiteko aukera kendu dio. Horrenbestez, kasu honetan, ofizioz, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 63.2 artikuluan ezarritakoa aplikatu behar da; haren arabera, indefentsioa eragiten duten akatsak dauzkaten egintza administratiboak deusezak dira.

Bestela ere, behin eta berriz eman den jurisprudentzia-doktrina da, interesdunari entzuteko tramitea ez betetzeak indefentsioa dakarrela berekin, eta, zehazki, horrela berretsi du Auzitegi Gorenak zehapen espedienteen ebazpen proposamenei buruz (1990eko irailaren 25eko epaia -R. A. 7386- eta 1993ko otsailaren 5eko epaia -R. Ar. 664-). Bidezkoa da, beraz, errekurritutako ebazpena deuseztatzea eta jarduketak atzeratzea ebazpen proposamenaren jakinarazpenaren aurreko unera arte.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi dela aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udalak eman zuen ebazpenaren aurkakoa; ebazpen hori deuseztatu egin behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako. Jarduketak ebazpen proposamenaren jakinarazpena egin zen unera itzul daitezen agindu dugu.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/07/16an emandako 9.059 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 98-1613 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Ramón Briñas García jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1998ko otsailaren 2an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -10123/97 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"9.059 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 98-1613 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, José Ramón Briñas García jaunak aurkeztutakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1998ko otsailaren 2an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -10123/97 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentzia baten aurka jarri da, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat ordainarazteko; organo horrek berak jarri zuen isuna, trafikoko arau-hauste baten ondorioz. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarrik juridikoak alegatu ditu, eta bukatzeko probidentzia deuseztatu dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen txostena igori zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtso honetan zehaztu nahi da premiamenduzko prozeduraz gauzatutako udal jarduketa legezkoa ote den.

Premiamenduzko probidentziaren aurkako aurkatzeari dagokionean, maila juridikoan zuzena edo okerrekoa den erabakitzeko aplikagarria den arautegia aztertu behar da, kasu honetan abenduaren 20ko 1.684/1990 Errege dekretuaren bidez onetsi zen Dirubilketari Buruzko indarreko Erregelamendua, Nafarroan ere aplikagarria delako. Izan ere, erregelamendu horren 99. artikuluan ezarri denaren arabera, zilegi da premiamenduzko prozedurari aurkatzea ondoko zio hauengatik: a) iraungipena; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo geroratzea; d) burutzapenerako luzatu den tituluan formazko akatsa. Behin eta berriz egin den jurisprudentziako doktrina da (Auzitegi Nagusiaren 1989ko urtarrilaren 30eko -R.Ar. 554- eta 1990ko ekainaren 25eko eta 29ko epaiak -R.Ar. 4934 eta 5454-, beste askoren artean). Beraz, ezin dira une honetan adierazi aipaturikoez besteko zioak. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Bigarrena.- Espedientea aztertuta, hona ondorioa: ez da gertatu erregelamenduko 99. artikuluan aurreikusitako kasuetako bakarra ere. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari 1997ko urriaren 7an, formazko betekizun guztiak betez (jakinarazpena errefusatu zuten, eta hala jaso zen espedientea; tramitea betetzat eman zen). Egintza hori irmo eta onarturik gelditu zen ez baitzen haren kontrako errekurtsorik aurkeztu behar zen epean eta moduan, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zen. Horrenbestez, aipatu lege testuko 84. artikuluak dirua borondatez sartzeko ezarritako epea agorturik, erabat Zuzenbidearekin bat dator zehapenaren munta nahitaezko ordainazpenaren bidetik eskatzea. Bestalde, ezin izan da antzeman iraungipena gertatu denik zehapen prozedura behar ez bezala izapidatzeagatik, ez eta ordainketa egiteko epea luzatu denik ere, ez bestelako akatsik, ofiziozkoak barne, ere, Auzitegi honek kontuan hartu beharko lituzkeenik. Beraz, errekurtsoa ezetsi egin behar da.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi behar dela eta ezetsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik kobratzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa. Egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 98/11/24an emandako 7.512 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 98-1858 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Martín Argüelles Cadavieco jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -20698/97 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"7.512 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko azaroaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Sailak, alboan adierazten diren mahaikideek osatuta dagoenak, ondoko gora jotzeko errekurtsoari dagokion espedientea aztertu dute: 1.858/98 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, José Martín Argüelles Cadavieco jaunak aurkeztutakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -20698/97 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau trafikoko arau-hauste batengatik Iruñeko Udaleko Alkatetzak ezarritako zehapenaren aurka aurkeztu da. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen zituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, jarduketen legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Errekurtso hau bideratzerakoan legezko manu guztiak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Udalak igorritako espedientea azterturik, argi dago aurkatutako zehapena 1998ko martxoaren 11n jakinarazi zitzaiola errekurtsogileari; gora jotzeko errekurtsoa, berriz, 1998ko apirilaren 17an aurkeztu zen, hau da, uztailaren 2ko 6/1992 Foru Legearen 337.1 artikuluak ezartzen duen hilabeteko epea iraganik zegoela. Errekurtsoa, beraz, garaiz kanpo aurkeztu zen, eta bidezkoa da hura ez onartzea, martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 22.d) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Aipatutako legezko manuak eta aplikatzekoak diren

gainerakoak aztertuta, Auzitegiak

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela gora jotzeko errekurtso hau, Bide Segurtasunari buruzko Legearen arau-hauste batengatik ezarritako isun zehapenaren aurka aurkeztutakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/07/30ean emandako 9.459 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 98-2670 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Tomás María Urdangarín Aguirre jaunak jarri zuen, udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzion Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzaren Garabi Zerbitzuak 1998ko apirilaren 29an eginiko tasaren likidazioaren aurka. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"9.459 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren hogeita hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 98-2670 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Tomás María Urdangarín Aguirre jaunak aurkeztutakoa udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzion Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzaren Garabi Zerbitzuak 1998ko apirilaren 29an eginiko tasaren likidazioaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Garabi Zerbitzuak ongi aparkaturik zeuden ibilgailuak atera zitezen larriki oztopatuz bide publikoaren erdian (Irunlarrea kalea, 8-bis) aparkaturiko ibilgailu bat erretiratu baitzuen Iruñeko Udalak igorri zuen tasaren likidazioaren aurka. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, likidazioa deuseztatzeko eta ordaindutako zenbatekoa itzultzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen txostena igori zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Udalaren Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea ekarri zuten egitateak zeharo kreditaturik gelditu ziren espedientean; izan ere, Trafikoari, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz, agintaritzaren agenteen salaketak, kontrako frogarik ez dagoenean, sinesgarriak dira. Ikusirik salaketa egin zuen funtzionarioak salaketaren xehetasun guztiak berretsi dituela, eta aparkatze behar ez bezalakoa ederki antzematen den krokis bat ere aurkeztu dutela, eta errekurtsogileak kontrako frogarik ez duela aurkeztu agenteen egiazkotasun ustea deuseztatzeko, argi dago arau-haustea gertatu zela.

Bigarrena.- Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluaren arabera, Administrazioak, arau bidez ezarritakoari loturik, bidetik kendu eta ibilgailuen biltegira eramaten ahal ditu "arriskua edota zirkulaziorako eragozpen larriak" sortzen dituzten ibilgailuak. Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zerrenda bat dago, bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten balizkoen zerrenda. Kasuetako bat da salaketa jartzea eragin zuena, hain zuzen arauaren 2.l) idatz-zatian agertzen dena; beraz, garabi zerbitzuaren lana eta haren ondorioz egin zen tasaren ordainarazpena bat etorri dira antolamendu juridikoarekin. Errekurtsoa, beraz, ezetsi egin behar da.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi dela, Iruñeko Udalak igorritako Garabi Zerbitzuaren tasaren likidazioaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, goian aipatutakoa; likidazio hori berretsi egin behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/03/5ean emandako 2.546 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 98-2825 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Molera Bolacios jaunak jarri zuen, Iruñeko Udal txit gorenaren aurka. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.546 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko martxoaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 2.825/98 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, José Molera Bolacios jaunak aurkeztutakoa Iruñeko Udalaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. José Molera Bolacios jaunak idatzi bat aurkeztu zuen: posta ziurtatuaz igorri baitzen Auzitegi honetara 1998ko ekainaren 2an.

2. Ez dira bete urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 11. artikuluak aipatzen dituen betekizunak. Horrenbestez, 1998ko uztailaren 31ko probidentziaz -urte bereko abuztuaren 12an jakinarazi zen probidentzia hori- hamar eguneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Kasu honetan, aipaturiko Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da errekurtsogileak 1998ko uztailaren 31ko probidentzian aipatzen ziren akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, aipatu manu horretan eta aipatu Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila dekretatzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Idatzi honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezen agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/08/16an emandako 9.730 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 98-2932 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eduardo Legarra Monreal jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren dirubiltzaile exekutiboak 1998ko martxoaren 26an agindu zuen bahitura probidentziaren aurka -809/96 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"9.730 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko abuztuaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 98-2932 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Eduardo Legarra Monreal jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren dirubiltzaile exekutiboak 1998ko martxoaren 26an agindu zuen bahitura probidentziaren aurka -809/96 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak agindutako bahitura probidentzia baten aurka jarri da, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat ordainarazteko; trafikoko arau-hauste baten ondorioz jarri zen isuna. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, bahitura probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen zituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independente jar daiteke erabaki horren aurka, indarrean dagoen Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 177. artikuluan oinarriturik; Erregelamendu hori abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.

Aurrekoa esan ondoren, azpimarratu behar da lehenbizi administrazio errekurtsoa aurkez daitekeela eta gero jurisdikzio errekurtsoa bahitzeko erabakiaren aurka eta dirubilketaren kudeaketako beste ekintzen aurka, baina horrek ez du esan nahi bide hori zabalik dagoenik mugarik gabe edozein eratako gaiak planteatzeko, "baizik eta soilik aurkatutako egintza eta egintza horren helburua bat etortzeari buruzkoak" (AGE, 1992ko azaroaren 10ekoa, R. Ar. 8675), eta horrek ezertan kendu gabe interesdunak, kasua bada, premiamenduzko probidentziaren eza salatzeko daukan eskubidea, aipatu Erregelamenduko 99.2 artikuluari jarraituz.

Hemen aurkatzen den bahitura-erabakia errekurtsogilearen helbidean behar bezala jakinarazi zen premiamenduzko probidentzia batean oinarrituta dago. Espedientean ageri da, jakinarazpena behar bezala egin zitzaiola errekurtsogileari. Horrenbestez, aurkatutako bahitura probidentzia zuzenbidearekin bat datorrela jo behar dugu.

Bigarrena.-Errekurtsoak alegatu du zehapenak preskribitu duela, Bide Segurtasunari buruzko legearen 81.2 artikuluari jarraituz; artikulu horren arabera "zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribituko dute, (...)". Horri dagokionez, adierazi beharra dago isuna, zehapen bat izateaz gainera, zuzenbide publiko ez tributarioko dirusarrera bat dela; hura ordainarazteko, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da. Artikulu horren indarrez, "zuzenbide publikoko zor ez-tributarioen preskripzio epea haiek ezarri ziren arauen araberakoa izanen da; halakorik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrari jarraituko zaio". Aurrekontuei buruzko Lege Orokorretik ondoriozta daiteke, 22. eta 40. artikuluak elkarrekin hartuz, Ogasun Publikoak zuzenbide publikoko dirusarrera ez-tributarioak kobratzeko eskubideak bost urteren buruan preskribitzen duela.

Auzitegi honen irizpidea izan da, ofizioz preskripzioaren institutu juridikoa dagoela antzematen denean, trafikoko isunak ezartzearen ondorioz sortutako zorrak betearazteko premiamenduzko probidentzia ezarritako zehapena irmo bihurtu eta hurrengo urtean agindu behar dela. Hori bai, behin premiamenduzko probidentzia agindu ondoren, goian aipaturiko manuen babesean, gure ustez Administrazioak bost urteko epea du hura betearazteko.

Beraz, errekurtsogileak aurkapenean alegatutako arrazoiek indarrik ez dutenez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik kobratzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak agindutako bahitura probidentziaren aurka aurkeztutakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/02/16an emandako 1.652 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 98-3597 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Miguel Angel Preciado López jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -23285/97 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.652 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 3.597/98 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Miguel Angel Preciado López jaunak aurkeztutakoa debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -23285/97 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau trafikoko arau-hauste batengatik Iruñeko Udaleko Alkatetzak ezarritako zehapenaren aurka aurkeztu da. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen zituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, jarduketen legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Udalak igorritako espedientea azterturik, argi dago aurkatutako zehapena 1998ko maiatzaren 15ean jakinarazi zitzaiola errekurtsogileari; gora jotzeko errekurtsoa, berriz, 1998ko uztailaren 14an aurkeztu zen, hau da, uztailaren 2ko 6/1992 Foru Legearen 337.1 artikuluak ezartzen duen hilabeteko epea iraganik zegoela. Errekurtsoa, beraz, garaiz kanpo aurkeztu zen, eta bidezkoa da hura ez onartzea, martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 22.d) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela gora jotzeko errekurtso hau, Bide Segurtasunari buruzko Legearen arau-hauste batengatik ezarritako isun zehapenaren aurka aurkeztutakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/10/5ean emandako 11.968 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-0094 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Juan Pedro García Granero Márquez jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Lizarrako Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1998ko urriaren 8an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -643/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"11.968 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-0094 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Juan Pedro García Granero Márquez jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Lizarrako Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1998ko urriaren 8an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -643/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik kobratzeko Lizarrako Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka (643/98 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak bere ustez egokiak diren oinarriak alegatu ditu, eta, bukatzeko, premiamenduzko probidentzia eta hura ekarri zuen zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Lizarrako Udal txit gorenak kasuari dagokion espedientea igorri zuen, hartan jasoz bere jarduketa kreditatzen zuten aurrekari guztiak, eta aurkatutako egintzaren legezkotasuna defendatzeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Errekurtso honetan zehaztu nahi da premiamenduzko prozeduraz gauzatutako udal jarduketa legezkoa ote den.

Arazoa argitzeko, funtsean, aplikatzekoak diren arauetara jo behar da. Izan ere, bai Zergei buruzko Lege Orokorraren 137. artikuluan (gaur 138. artikulua dena), bai antzeko hitzak erabiliz Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1 artikuluan ezarrita baitaude premiamenduzko probidentziari aurka egiteko onartzen diren zioak: a) zorra ordainduta edo amaituta izatea; b) iraungipena; c) luzapena; d) likidazioa jakinarazi ez izana edo deuseztatu nahiz eten izana; e) formazko akatsa ziurtagirian edo prozedurari hasiera ematen dion dokumentuan; eta f)premiamenduzko probidentziarik egin ez izana. Arrazoi horiek sailkatuta daude Auzitegi Goreneko jurisprudentziari jarraituz (1989ko urtarrilaren 30eko epaian -R. Ar. 554-, 1990eko ekainaren 25eko eta 29ko epaian - R. Ar. 4934 eta 5454 epaiak-, besteak beste); beraz, ezin da une honetan aipatutakoez bestelako arrazoiak aipatu.

Espedientea aztertuta, ikusi ahal izan dugu ez dela gertatu aipatu artikuluetan jasotako kasuetako bakarra ere. Egia bada ere interesdunak zehapenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuela 1998ko apirilaren 2an, ez zen orain aurkatutako zehapen bera orduan aurkatu zuena, baizik eta 191/98 espedienteari zegokiona, beste egun bateko egitateei buruzkoa eta beste isun batez erabaki zena. Hala eta guztiz ere, premiamenduzko probidentzia errekurritutako zehapenari buruzkoa izan balitz ere, eta uztailaren 2ko 6/1990 Legeko 339. artikuluak ezarritakoari jarraituz: "1. Gora jotzeko errekurtso bat aurkezteak ez du eteten aurkatutako egintzaren edo erabakiaren betearazpena. 2. Gora jotzeko errekurtsoa tramitatzen den bitartean, Administrazio Auzitegiak ezin izanen du betearazpen hori eten". Horrenbestez, ulertu behar da erabat Zuzenbidearen araberakoa dela premiamenduzko bidetik zehapenaren munta ordainarazi nahi izatea. Hala ere, aztertzen ari garen kasuari gagozkiola, esan behar da zehapen ebazpena, orain aurkatutako premiamenduzko prozeduraren jatorri eta arrazoi dena, behar bezala jakinarazi zitzaiola errekurtsogileari 1998ko maiatzaren 28an, posta ziurtatuaren bitartez; Maite Gainza Liberal andreak -72.676.816 NAN- jaso eta sinatu zuen, eta bere burua interesdunaren "enplegatutzat" definitu zuen. Zehapen hori irmotzat eta onartutakotzat jo behar da ez baitzen behar den denboran eta moduan haren aurkako errekurtsorik aurkeztu; hori dela eta, hartatik ondorioztatzen diren eragin guztiak izanen ditu. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi behar dela eta ezetsi dela trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik kobratzeko Lizarrako Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, goian aipatutakoa; egintza hori berretsi behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearen araberakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/10/27an emandako 12.682 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-1705 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jesús María Beitia López jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko otsailaren 4an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -17752/95 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"12.682 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-1705 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Jesús María Beitia López jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko otsailaren 4an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -17752/95 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau trafikoko arau-hauste bati dagokion zenbatekoa betearazpenaren bidetik kobratzeko Iruñeko Udalak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztu da. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, premiamenduzko probidentzia deusezta dadin erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen zituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, jarduketen legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Iruñeko Udalak igorritako espedientea azterturik, argi dago aurkatutako premiamenduzko probidentzia 1999ko otsailaren 22an jakinarazi zitzaiola errekurtsogileari; gora jotzeko errekurtsoa, berriz, 1999ko martxoaren 26an aurkeztu zen, hau da, uztailaren 2ko 6/1992 Foru Legearen 337.1 artikuluak ezartzen duen hilabeteko epea iraganik zegoela. Errekurtsoa, beraz, garaiz kanpo aurkeztu zen, eta bidezkoa da hura ez onartzea, martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 22.d) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ez dela onartzekoa eta ez dela onartu gora jotzeko errekurtso hau, Bide Segurtasunari buruzko Legearen arau-hauste batengatiko isuna betearazpenaren bidetik kobratzeko agindu zen premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/03/22an emandako 3.306 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-0055 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jesús Miguel Ripa Ganuza jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1998ko urriaren 1ean agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -9026/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3.306 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko martxoaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 55/99 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Jesús Miguel Ripa Ganuza aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1998ko urriaren 1ean agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -9026/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Jesús Miguel Ripa Ganuza jaunak, 1999ko urtarrilaren 7an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udal txit goreneko alkate-udalburu jaunak 1998ko urriaren 1ean agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka (9026/98 zenbakiko udal espedientea). Probidentzia hori trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeari buruzkoa zen.

2. Auzitegi honek 1999ko urtarrilaren 15ean emaniko probidentziaren bitartez -urte bereko eta hilabete bereko 18an jakinarazi zen delako probidentzia-, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoa betez, errekurtsoa eta harekin batera aurkeztutako agiriak igorri zizkion Iruñeko Udalari, eta hilabeteko epea eman zion txosten bat edo alegazioak, bai eta aurkatutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zituen agiri guztiak ere, aurkez zitzan.

3. Bere esku utzitako tramitea betez, aipatu Udalak adierazi zuen errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa aurkeztea ekarri zuen egitatean mantendu zuen irizpidea aldatzeko arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20. artikuluko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baiesten dela gora jotzeko errekurtso hau, Jesús Miguel Ripa Ganuza jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -9026/98 zenbakiko udal espedientea-. Egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/02/5ean emandako 1.208 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 98-3208 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Filiberto Lobede Riohe jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -11702/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1.208 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 3.208/98 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Filiberto Lobede Riohe jaunak aurkeztu zuen debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -11702/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da ibilgailu bat bigarren ilaran, gidaririk gabe (Gartzia Ximenez kalea), antolamendu juridikoa hautsiz, aparkatzeagatik isun bat ezartzeko Iruñeko udalak eman zuen ebazpenaren aurka. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, azkenik, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen txostena igorri zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzen aldeko txostena ere eman zuen.

Errekurtso hau bideratzerakoan legezko manu guztiak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Zehapena ezartzea ekarri zuten egitateak zeharo kreditaturik geratu dira espedientean; izan ere, Trafikoari, motoredun ibilgailuen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluak ezarri arren agintaritzaren agenteek egindako salaketak salatutako egitateen gainean fede ematea direla, aurkako frogarik aurkezten ez bada, halako ustea ezin da zabaldu udaltzain laguntzaileetara, haiek ez baitira agintaritzaren agenteak, Nafarroako Zaingoei buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legeko 14. artikuluak egindako graduazioetan sartzen ez direlako. Egia da administratuaren ustezko errugabetasuna aldarazteko, Udalak udaltzain laguntzailearen deklarazio hutsaz gainerako froga batzuk egin zituela; esate baterako, espedientean eranstea argazki bat, non argi ikusten baita ibilgailua gaizki aparkaturik dagoela.

Bigarrena.- Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea." Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1. artikuluaren arabera. Kasu honetan, salatutako egitateak arau-hauste larria dira, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2.h) artikuluak ezartzen duen bezala. Izan ere, salaketari buruzko buletinean eta agenteak eginiko krokisean agertzen den bezala, ibilgailuak zirkulazio karril bat oztopatzen zuen, trafikoa larriki eragotziz. Gutxieneko zehapena ezarri da, eta isun hori egokia da Auzitegi honen iritziz. Bestalde, espedientea azterturik, ondoriozta daiteke legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete direla, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuko gidaria identifikatzeko eta bere defentsan nahi dituen alegazioak aurkezteko, Legearen 72. eta 79. artikuluetan ezarritakoa betetzeko. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Aipatutako legezko manuak eta aplikatzekoak diren

gainerakoak aztertuta, Auzitegiak

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emaniko ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen hori berretsi egin behar dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/05/13an emandako 6.417 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-0858 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José María Servera Orga jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren dirubiltzaile exekutiboak 1998ko abenduaren 10ean agindu zuen bahitura probidentziaren aurka -2770/97 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"6.417 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko maiatzaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-0858 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, José María Servera Orga jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren dirubiltzaile exekutiboak 1998ko abenduaren 10ean agindu zuen bahitura probidentziaren aurka -2770/97 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. José María Servera Orga jaunak, 1999ko urtarrilaren 5ean aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udal txit goreneko dirubiltzaile exekutiboak 1998ko abenduaren 10ean agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -2770/97 zenbakiko udal espedientea-. Probidentzia trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko zen.

2. Auzitegi honek 1999ko martxoaren 25ean emaniko probidentziaren bitartez -urte bereko eta hilabete bereko 26an jakinarazi zen delako probidentzia-, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoa betez, errekurtsoa eta harekin batera aurkeztutako agiriak igorri zizkion Iruñeko Udalari, eta hilabeteko epea eman zion txosten bat edo alegazioak, bai eta aurkatutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zituen agiri guztiak ere, aurkez zitzan.

3. Bere esku utzitako tramitea betez, aipatu Udalak adierazi zuen errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa aurkeztea ekarri zuen egitatean mantendu zuen irizpidea aldatzeko arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20. artikuluko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baiesten dela gora jotzeko errekurtso hau, José María Servera Orga jaunak aurkeztutakoa Iruñeko Udal txit goreneko dirubiltzaile exekutiboak 1998ko abenduaren 10ean agindu zuen bahitura probidentziaren aurka (2770/97 zenbakiko udal espedientea). Egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/10/19an emandako 12.396 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-1413 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Carlos Sánchez Díaz Calderón jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzion Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzaren Garabi Zerbitzuak 1999ko otsailaren 27an eginiko tasaren likidazioaren aurka eta debekatutako tokian aparkatzeagatik 1999ko otsailaren 27an jarritako salaketaren aurka. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"12.396 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-1413 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Carlos Sánchez Díaz Calderón jaunak aurkeztutakoa debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzion Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzaren Garabi Zerbitzuak 1999ko otsailaren 27an eginiko tasaren likidazioaren aurka eta debekatutako tokian aparkatzeagatik 1999ko otsailaren 27an jarritako salaketaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. 1.413/99 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa salaketa baten eta garabi zerbitzuaren tasaren aurka aurkeztu da; lehenbizikoak otsailaren 27ko data du; bigarrenak urte bereko eta hilabete bereko 28ko data du. Egintza horiek trafikoko arau-hauste baten ondorioa dira, hain zuzen ere garraio publikorako gordetako eremu batean (Irunlarrea kalea, 10-12) ibilgailu bat behar ez bezala aparkatzearen ondorioa. Arau-hauste horrekin antolamendu juridikoa urratu da. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, aurkatutako egintzak deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen txostena igorri zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzen aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Garabi zerbitzuaren esku-hartzea ekarri zuten egitateak zeharo kreditaturik geratu dira espedientean; izan ere, Trafikoari, motoredun ibilgailuen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluak ezarri zuen agintaritzaren agenteek egindako salaketak salatutako egitateen gainean fede ematea direla, aurkako frogarik aurkezten ez bada; salaketa egin zuen udaltzainak, gainera, salaketaren xehetasun guztiak berretsi ditu eta espedientean ibilgailuaren kokalekuari buruzko krokis bat erantsi du, non argi ikusten baita ibilgailua gaizki aparkaturik dagoela. Argi dago, beraz, Udalaren Garabi Zerbitzuaren esku-hartzea ekarri zuten egitateak espedientean jaso den moduan gertatu zirela.

Bigarrena.-Bestalde, Iruñeko udaltzain batek egindako salaketaren aurkako errekurtsoa aurkeztu da; salaketa tramite hutsezko ekintza da, aurkatu ezin daitekeena, ez baita erabakigarria zehapen prozeduraren amaierako emaitza jakiteko eta udaltzaina ez delako zehapenak ezartzeko organo eskuduna. Zehapen ebazpena da errekurritu behar dena eta ez salaketa antolamendu juridikoaren arau-hausteetan. Bidezkoa da, beraz, salaketa horren aurka aurkeztutako errekurtsoa ez onartzea, Nafarroako toki entitateen egintzak eta erabakiak aurkatzeari buruzko Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 22.f) artikuluak ezartzen duen bezala, betiere martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaz eman zitzaion testu berria erabiliz.

Hirugarrena.-Trafikoari, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71. artikuluari jarraituz, Administrazioak ibilgailuak erretiratu ahal izanen ditu trafikoa eragotziz aparkatuta daudenean, kasu honetan gertatzen den bezala, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorra onesten duen urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91.2.i) artikuluan sailkatuta dagoen gisara. Honako hau trafikorako eragozpen larria da beti; beraz, Garabi Zerbitzuaren lana erabat antolamendu juridikoaren baitan dago. Bidezkoa da, udal garabiaren tasari dagokionez, errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Bidezkoa da 1.413/99 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea trafikoko arau-hauste bat egiteagatik Iruñeko Udaleko udaltzain batek jarritako salaketari dagokionez; garabi zerbitzuaren tasaren likidazioari dagokionez, berriz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea. Egintza hori berretsi egin behar dugu eta berretsi dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/03/9an emandako 2.685 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 98-3675 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Rubén Ancín Azcona jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -16787/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2.685 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko martxoaren bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 3.675/98 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Rubén Ancín Azcona jaunak aurkeztutakoa debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -16787/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Rubén Ancín Azcona jaunak 1998ko uztailaren 16an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udal txit goreneko alkate-udalburu jaunak agindutako zehapen ebazpenaren aurka -16787/98 zenbakiko udal espedientea-; ebazpena debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik ezarritako zehapenari buruzkoa zen.

2. Ez dira bete urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 11. artikuluak aipatzen dituen betekizunak. Horrenbestez, 1998ko abuztuaren 24ko probidentziaren bitartez -urte bereko eta hilabete bereko 28an jakinarazi zitzaion errekurtsogileari-, hamar eguneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Kasu honetan, aipaturiko Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da, errekurtsogileak 1998ko abuztuaren 24ko probidentziak aipatzen dituen akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, aipatu manu horretan eta aipatu Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila dekretatzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Idatzi honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezen agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/19an emandako 13.873 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-3359 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jesús Jiménez Fernández jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1994ko apirilaren 15ean agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -7317/96 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"13.873 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-3359 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Jesús Jiménez Fernández jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1994ko apirilaren 15ean agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -7317/96 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau trafikoko arau-hauste bati dagokion zenbatekoa betearazpenaren bidetik kobratzeko Iruñeko Udalak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztu da. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko, premiamenduzko probidentzia deusezta dadin erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen zituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, jarduketen legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Iruñeko Udalak igorritako espedientea azterturik, argi dago aurkatutako premiamenduzko probidentzia 1999ko maiatzaren 21ean jakinarazi zitzaiola errekurtsogileari;; gora jotzeko errekurtsoa, berriz, 1999ko ekainaren 30ean aurkeztu zen, hau da, uztailaren 2ko 6/1992 Foru Legearen 337.1 artikuluak ezartzen duen hilabeteko epea iraganik zegoela. Errekurtsoa, beraz, garaiz kanpo aurkeztu zen, eta bidezkoa da hura ez onartzea, martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 22.d) artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ez dela onartzekoa eta ez dela onartu gora jotzeko errekurtso hau, Bide Segurtasunari buruzko Legearen arau-hauste batengatiko isuna betearazpenaren bidetik kobratzeko agindu zen premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/17an emandako 13.746 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-3388 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Julio Aguado Urzaiz jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Tuterako Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -263/96 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"13.746 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko azaroaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-3388 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Julio Aguado Urzaiz jaunak aurkeztutakoa debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Tuterako Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -263/96 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da ibilgailu bat taxietarako geltoki batean (Geltokiaren aldapa) aparkatzeagatik isun bat ezartzeko Tuterako Udaleko Alkatetzak emandako ebazpenaren aurka. Arau-hauste horrekin antolamendu juridikoa urratu da. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta, bukatzeko zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Tuterako Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekari guztiak jasotzen dituen espedientea igorri zuen Auzitegi honetara, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Interesdunak alegatu du espedientea iraungi dela. Horri buruz, guztiendako administrazio prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 43.4 artikuluak ondokoa xedatu zuen: "Ofizioz hasitako prozedurak direnean, herritarren aldeko egintzak sortzeko modukoak ez badira, iraungi direla eta jarduketak artxibatu behar direla ulertuko da, interesdunak eskaturik edo ebazpena emateko eskuduna den organoak berak ofizioz eginda, ebazpen hori eman behar zen epearen mugaegunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean, (...)". Legezko manu horri jarraituz, trafikoaren, motoredun ibilgailuen eta bide segurtasunaren arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamendua onesten duen otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 16. artikuluak ondokoa ezarri zuen: "Prozedura hasi zenetik sei hilabeteko epea bukatu zenetik hogeita hamar egun iragan badira ebazpena eman gabe, prozedura hori iraungi dela joko da eta jarduketak artxibatuko dira, interesdunak eskaturik nahiz ebazpena emateko eskuduna den organoak berak ofizioz eginik, (...)". Ikusirik prozedura 1996ko urtarrilaren 22an hasi zela eta Tuterako Udaleko alkate jaunak 1999ko ekainaren 3an eman zuela zehapen ebazpena, espedientean ikusten ahal den bezala, ondorioztatu behar da ebazpen hori eman zela sei hilabete eta hogeita hamar eguneko epea ongi iraganik zegoenean. Hori dela eta, espedientean iraungi dela deklaratu eta jarduketak artxibatzeko agindu behar da, errekurtsogilearen asmoa baietsiz.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Tuterako Udaleko Alkatetzak emandako ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/06/24an emandako 8.440 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-2445 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Azucena Hernando Alonso andreak jarri zuen, udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzion Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzaren Garabi Zerbitzuak 1999ko martxoaren 30ean eginiko tasaren likidazioaren aurka. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"8.440 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Hirugarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-2445 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Azucena Hernando Alonso andreak aurkeztutakoa udal garabiak ibilgailua erretiratu baitzion Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzaren Garabi Zerbitzuak 1999ko martxoaren 30ean eginiko tasaren likidazioaren aurka.

Egitatezko aurrekariak:

1. Azucena Hernando Alonso andreak, 1999ko apirilaren 13an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udal txit goreneko Garabi Zerbitzuaren 1999ko martxoaren 30eko tasaren likidazioaren aurka, udal garabiak ibilgailu bat erretiratzearen ondorioz.

2. Auzitegi honek 1999ko maiatzaren 13an emaniko probidentziaren bitartez -urte bereko eta hilabete bereko 14an jakinarazi zen delako probidentzia-, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoa betez, errekurtsoa eta harekin batera aurkeztutako agiriak igorri zizkion Iruñeko Udalari, eta hilabeteko epea eman zion txosten bat edo alegazioak, bai eta aurkatutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zituen agiri guztiak ere, aurkez zitzan.

3. Bere esku utzitako tramitea betez, aipatu Udalak adierazi zuen errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa aurkeztea ekarri zuen egitatean mantendu zuen irizpidea aldatzeko arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20. artikuluko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baiesten dela gora jotzeko errekurtso hau, Azucena Hernando Alonso andreak aurkeztutakoa Iruñeko Udal txit goreneko Garabi Zerbitzuaren 1999ko martxoaren 30eko tasaren likidazioaren aurka. Egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/05/4an emandako 5.704 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-0923 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Julio Calso Montes jaunak, "Moreno Alvarez Calso Montes" sozietate irregularraren izenean eta hura ordezkatuz, jarri zuen, ixteko ordutegia ez betetzeagatik Beriango Udalaren Alkatetzak aipatzen ez den egunean eman zuen zehapen ebazpenaren aurka. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"5.704 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Luis Beltrán Aguirre jauna.

Mahaikideak: Carlos Arroyo Izarra jauna eta María Jesús Moreno Garrido andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko maiatzaren lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Bigarren Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-0923 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Julio Calso Montes jaunak, "Moreno Alvarez Calso Montes" sozietate irregularraren izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztutakoa ixteko ordutegia ez betetzeagatik Beriango Udalaren Alkatetzak aipatzen ez den egunean eman zuen zehapen ebazpenaren aurka. María Jesús Moreno Garrido andrea izan da ponentea.

Egitatezko aurrekariak:

1. 1998ko azaroaren 28an, Beriaingo Postuko Komandantziako guardia zibilek "Bar El Patio" izeneko ostalaritza establezimenduko titularrak salatu zituzten, taberna ixteko legezko ordutegia ez betetzeagatik. Salaketan adierazten da jendea sartzen uzten zutela 04:30ean, eta barruan zeuden 10 bat bezerori edariak zerbitzen zizkietela; musika ekipoa martxan zebilean, bolumen altuaz, eta argiak piztuta zeuden.

Behar zen zehapen espedientea tramitaturik, Beriango Udaleko Alkatetzaren ebazpen batez -1999ko urtarrilaren 21ean jakinarazi zen-, establezimenduko titularrek arau-hauste arin bat egin zutela deklaratu zen, martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legeko 24. artikuluan sailkaturiko moduan, ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuan ezarritako ordutegiak ez betetzeagatik. Ordutegi hori 02:30era artekoa da taberna eta kafetegietarako, urriaren 1etik eta ekainaren 15era bitartean. 100.000 pezetako isuna ezarri zen.

Errekurtsogileak ez zuen salaketari buruzko alegaziorik aurkeztu, ez eta agenteen deklarazioa aldatzeko inolako frogarik proposatu ere.

2. Aipatu ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu zen. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren arrazoiak eta oinarriak alegatu ditu, eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du. Ez du proposatu bere defentsa oinarritzeko inolako dilijentziarik egitea.

3. Beriango Udalak espedientea igorri zuen bere jarduketa kreditatzeko aurrekari guztiekin, eta aurkatako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Guardia Zibilaren agenteen salaketa ekarri zuten egitateak kreditatuta daude zehapen espedientean; izan ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluak ezartzen duenez, agintaritzaren agenteek egindako salaketak, kontrako frogarik ez dagoenean, sinesgarriak dira. Errekurtsogileak ez ditu egotzi dizkioten egitateak ukatu, ez eta frogarik egin dadin proposatu ere, ez zehapen prozedura baino lehen, ez gora jotzeko errekurtso honetan ere, agenteen deklarazioan adierazitako aldarazteko; beraz, argi dago egitateak salaketan agertzen diren bezala gertatu zirela. Egitate horiek ekainaren 13ko 221/91 Foru Dekretuaren 3.1.b) artikuluan xedatutakoaren aurkako arau-hauste bat dira, establezimendua irekita baitzegoen 04:30ean, baimendutako ordutegiaz nabarmen kanpo; barruan bezeroak zeuden eta edariak zerbitzatzen zitzaizkien, musika instalazioa martxan zegoen eta argiak piztuta zeuden. Argi dago lokala ixteko asmorik ez zegoela, bestela, 02:30ean Foru Dekretuaren 5. artikuluan lokala husteko aurreikusitako jarduketak eginen baitziren, hau da, jendea sar dadin ez uztea eta musika eta jan-edatekoak etetea.

Bigarrena.-Errekurtsogileak alegatutakoari dagokionez, hau da, zehapen ebazpena izan dela jaso duen lehenbiziko jakinarazpena, eta, beraz, erabat jokatu dela legez ezarritako prozeduraz kanpo, ez da onartzekoa; izan ere, espedientean ageri da 1998ko abenduaren 16an salaketa igorri zitzaiola, eta alegazioak aurkezteko epea zein den adierazi zitzaiola. Horrenbestez, Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzko Legearen 27.2 artikuluan araututakoa prozedura zehatz-mehatz bete zen.

Hirugarrena.-Martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 24. artikuluak xedatzen duenez, arau-hauste arinak dira "ordutegiak ez betetzeko egintzak eta ez egiteak..."; 221/1991 Foru Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoa betez, arau-hauste horiengatik 15.000 eta 100.000 pezeta arteko isunak jartzen ahal dira. Kasu honetan, isuna izan daitekeen munta handienekoa da, inguruabarrei dagokien bezala; beraz, zehapen ebazpenak ez du antolamendu juridikoa urratu. Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Bidezkoa dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa ezestea; errekurtsoa ixteko ordutegia ez betetzeagatik Beriango Udalaren Alkatetzak aipatzen ez den egunean 100.000 pezetako isun bat ezartzeko eman zuen zehapen ebazpenaren aurka aurkeztu zen; ebazpen hori 1999ko urtarrilaren 21ean jakinarazi zitzaion errekurtsogileari. Ebazpen hori berretsi egin behar dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Luis Beltrán. Carlos Arroyo. María Jesús Moreno. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/10/13an emandako 12.178 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-1326 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Miguel A. Araque González jaunak jarri zuen, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -6139/99 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"12.178 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren hamahiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-1326 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Miguel A. Araque González jaunak aurkeztutakoa debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak eman zuen zehapen ebazpenaren aurka -6139/99 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau ibilgailuarekin egindako trafikoko arau-haustea -ibilgailu bat behar ez bezala aparkatzea Conde Oliveto eta Tutera kale-kantoian, bira egitea oztopatuz eta ikusgarritasuna murriztuz- dela-eta zehapen bat ezartzeko Iruñeko Alkatetzak emandako ebazpenaren aurka aurkeztu da, antolamendu juridikoa hautsi delakoan. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak Auzitegi honetara igorri zuen jarduketa kreditatzen zuten aurrekariak jasotzen dituen espedientea, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketak, kontrako frogarik ez dagoenean, sinesgarriak dira. Ikusirik salaketa egin zuen funtzionarioak frogarako elementu anitz aurkeztu duela (egitateak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako araua...), eta ikusirik interesdunak ez duela alegaziorik aurkeztu behar zen fasean (bere ustezko errugabetasuna bukatu da horrela, Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 18ko 74/1985 epaiak aurreikusten duen bezala) eta ez duela ezertan aldatu oraingoan, errekurtsoaren aldian, egiazkotasunerako proposaturiko froga, argi dago arau-haustea zehapen espedientean agertzen den bezala gertatu zela.

Bigarrena.- Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4. artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea." Horri buruz, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluak gelditzeak edo aparkatzeak zirkulaziorako eragozpen larria edo arriskua ekar dezaketen kasuen zerrenda dakar. Kasu horietako batean, 2.m) idatz-zatian aurreikusitakoan, aipatu Errege Dekretuaren 94.1.d) artikuluarekin lotu behar baita, sailkatu behar dugu salatutako egintza.

Arau-hauste larriak egiteagatik 15.001 eta 50.000 pezeta bitarteko isunak jartzen ahal dira, Lege bereko 67.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz; ezarritako isuna halako arau-hausteei dagokien gutxieneko muntakoa da (10.000 pezeta). Bestalde, espedientea azterturik, ondoriozta daiteke legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete direla, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuko gidaria identifikatzeko eta bere defentsan nahi dituen alegazioak aurkezteko, Legearen 72. eta 79. artikuluetan ezarritakoa betetzeko. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi behar dela eta ezetsi dela trafikoko arau-hauste batengatik zehapen bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emaniko ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, goian aipatutakoa. Ebazpen hori berretsi egin behar dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/06/23an emandako 8.356 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-1865 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Jagoba Santamaría Díaz jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1999ko otsailaren 1ean agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -23070/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"8.356 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-1865 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Jagoba Santamaría Díaz jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1999ko otsailaren 1ean agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -23070/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Jagoba Santamaría Díaz jaunak, 1999ko apirilaren 8an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udal txit goreneko alkate-udalburu jaunak 1999ko otsailaren 1ean agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka (23070/98 zenbakiko udal espedientea); probidentzia trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko agindu zen.

2. Auzitegi honek 1999ko maiatzaren 7an emaniko probidentziaren bitartez -urte bereko eta hilabete bereko 11n jakinarazi zen delako probidentzia-, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoa betez, errekurtsoa eta harekin batera aurkeztutako agiriak igorri zizkion Iruñeko Udalari, eta hilabeteko epea eman zion txosten bat edo alegazioak, bai eta aurkatutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zituen agiri guztiak ere, aurkez zitzan.

3. Bere esku utzitako tramitea betez, aipatu Udalak adierazi zuen errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa aurkeztea ekarri zuen egitatean mantendu zuen irizpidea aldatzeko arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20. artikuluko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baiesten dela gora jotzeko errekurtso hau, Jagoba Santamaría Díaz jaunak aurkeztutakoa Iruñeko Udal txit goreneko alkate-udalburu jaunak 1999ko otsailaren 1ean agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa (23070/98 zenbakiko udal espedientea). Egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/06/23an emandako 8.357 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-1938 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Raimundo Soto Carreira jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko otsailaren 7an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -670/98 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"8.357 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-1938 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Raimundo Soto Carreira jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak 1999ko otsailaren 7an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -670/98 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Raimundo Soto Carreira jaunak, 1999ko apirilaren 8an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udal txit goreneko alkate-udalburu jaunak 1999ko urtarrilaren 7an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (670/98 zenbakiko udal espedientea); probidentzia trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko agindu zen.

2. Auzitegi honek 1999ko apirilaren 30ean emaniko probidentziaren bitartez -urte bereko maiatzaren 5ean jakinarazi zen delako probidentzia-, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoa betez, errekurtsoa eta harekin batera aurkeztutako agiriak igorri zizkion Iruñeko Udalari, eta hilabeteko epea eman zion txosten bat edo alegazioak, bai eta aurkatutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zituen agiri guztiak ere, aurkez zitzan.

3. Bere esku utzitako tramitea betez, aipatu Udalak adierazi zuen errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa aurkeztea ekarri zuen egitatean mantendu zuen irizpidea aldatzeko arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20. artikuluko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baiesten dela gora jotzeko errekurtso hau, Raimundo Soto Carreira jaunak aurkeztutakoa Iruñeko Udal txit goreneko alkate-udalburu jaunak 1999ko urtarrilaren 7an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (670/98 zenbakiko udal espedientea). Egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/11/4an emandako 12.974 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-2203 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Pablo Mur Jimeno jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren dirubiltzaile exekutiboak agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -3803/98 zenbakiko udal espedientea-. Probidentzia hori 1999ko martxoaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"12.974 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-2203 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Pablo Mur Jimeno jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren dirubiltzaile exekutiboak agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -3803/98 zenbakiko udal espedientea-. Probidentzia hori 1999ko martxoaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ediktu baten bitartez jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentzia baten aurka jarri da, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat ordainarazteko; organo horrek berak jarri zuen isuna, trafikoko arau-hauste baten ondorioz. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarrik juridikoak alegatu ditu, eta bukatzeko probidentzia deuseztatu dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak Auzitegi honetara igorri zuen jarduketa kreditatzen zuten aurrekariak jasotzen dituen espedientea, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Errekurtso honetan zehaztu nahi da premiamenduzko prozeduraz gauzatutako udal jarduketa legezkoa ote den.

Premiamenduzko probidentziaren aurkako aurkatzeari dagokionean, maila juridikoan zuzena edo okerrekoa den erabakitzeko aplikagarria den arautegia aztertu behar da, kasu honetan abenduaren 20ko 1.684/1990 Errege dekretuaren bidez onetsi zen Dirubilketari Buruzko indarreko Erregelamendua, Nafarroan ere aplikagarria delako. Izan ere, erregelamendu horren 99.1 artikuluan ezarri denaren arabera, zilegi da premiamenduzko prozedurari aurkatzea ondoko zio hauengatik: a) iraungipena; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo geroratzea; d) burutzapenerako luzatu den tituluan formazko akatsa. Behin eta berriz egin den jurisprudentziako doktrina da (Auzitegi Nagusiaren 1989ko urtarrilaren 30eko -R.Ar. 554- eta 1990ko ekainaren 25eko eta 29ko epaiak -R.Ar. 4934 eta 5454-, beste askoren artean. Beraz, ezin dira une honetan adierazi aipaturikoez besteko zioak. Premiamenduzko prozeduraren helburu bakarra Herri Ogasunarekiko zorrak edo muntak, borondatez ordaindu ez direnak, nahitaez edo derrigorrez ordain daitezen lortzea dela. Horiek dira prozeduraren dagokien unean, eta ez ordaindu ez direlako nahitaez betearazi behar direnean, aurkatu behar diren egintza nagusiak.

Bigarrena.-Espedientea aztertuta, hona ondorioa: ez da gertatu erregelamenduko 99.1 artikuluan aurreikusitako kasuetako bakarra ere. Zehapen ebazpena errekurtsogileari jakinarazi zitzaion, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betez. Egintza horiek irmo bihurtu dira eta ontzat jo dira, ez baita haien aurkako errekurtsorik aurkeztu behar diren denboran eta moduan, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Dekretu horren bidez, Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zen. Horrenbestez, aipatu lege testuko 84. artikuluak dirua borondatez sartzeko ezarritako epea agorturik, erabat Zuzenbidearekin bat dator zehapenaren munta nahitaezko ordainarazpenaren bidetik eskatzea. Bestalde, ezin izan da antzeman iraungipena gertatu denik zehapen prozedura behar ez bezala izapidatzeagatik, ez eta ordainketa egiteko epea luzatu denik ere, ez bestelako akatsik, ofiziozkoak barne, ere, Auzitegi honek kontuan hartu beharko lituzkeenik. Beraz, errekurtsoa ezetsi egin behar da.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezetsi egin behar dela eta ezetsi dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa. Probidentzia trafikoko isun baten ondorioz sortutako zorra ordainarazteko agindu zen. Egintza hori, beraz, berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/09/20an emandako 11.316 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-0335 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Pedro Ortega López jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1998ko maiatzaren 4an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -16944/97 zenbakiko udal espedientea-. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"11.316 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko irailaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-0335 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Pedro Ortega López jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren alkate-udalburu jaunak 1998ko maiatzaren 4an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -16944/97 zenbakiko udal espedientea-.

Egitatezko aurrekariak:

1. Pedro Ortega López jaunak, 1998ko abenduaren 26an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udal txit goreneko alkate-udalburu jaunak 1998ko maiatzaren 4an agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka (16944/97 zenbakiko udal espedientea); probidentzia trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko agindu zen.

2. Auzitegi honek 1999ko uztailaren 22an emaniko probidentziaren bitartez -urte bereko eta hilabete bereko 23an jakinarazi zen delako probidentzia-, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaz onetsitako Erregelamenduaren II. kapituluari testu berria ematen dion martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoa betez, errekurtsoa eta harekin batera aurkeztutako agiriak igorri zizkion Iruñeko Udalari, eta hilabeteko epea eman zion txosten bat edo alegazioak, bai eta aurkatutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zituen agiri guztiak ere, aurkez zitzan.

3. Bere esku utzitako tramitea betez, aipatu Udalak adierazi zuen errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa aurkeztea ekarri zuen egitatean mantendu zuen irizpidea aldatzeko arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.- Martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20. artikuluko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baiesten dela gora jotzeko errekurtso hau, Pedro Ortega López jaunak aurkeztutakoa Iruñeko Udal txit goreneko alkate-udalburu jaunak 1998ko maiatzaren 4an agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka (16944/97 zenbakiko udal espedientea). Egintza hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan denez Auzitegi honek 99/10/1ean emandako 11.866 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 135. artikuluetan ezarri den bezala, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 59.4. artikuluan agintzen duena. Ebazpenak 99-0579 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Serafín Oroz Lizarraga jaunak jarri zuen, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -11361/97 zenbakiko udal espedientea-. Probidentzia hori 1999ko urtarrilaren 25eko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen. Hona ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"11.866 zenbakiko ebazpena

Lehendakaria: Juan Andrés Ciordia Segura jauna.

Mahaikideak: Juan José Azcona Otano jauna eta María Asunción Erice Echegaray andrea.

Iruñean, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko urriaren batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Lehen Atalak, alboan adierazi diren jaun-andreek osatuta dagoenak, ondoko errekurtsoko espedientea aztertu du: 99-0579 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Serafín Oroz Lizarraga jaunak aurkeztutakoa trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udal txit gorenaren Alkatetzak agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka -11361/97 zenbakiko udal espedientea-. Probidentzia hori 1999ko urtarrilaren 25eko 11. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen.

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentzia baten aurka jarri da, borondatezko epean ordaindu ez zen trafikoko isun bat ordainarazteko; organo horrek berak jarri zuen isuna, trafikoko arau-hauste baten ondorioz (11.361/97 zenbakiko zehapen espedientea). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarrik juridikoak alegatu ditu, eta bukatzeko probidentzia deuseztatu dadila erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen zituen espedientea igorri zuen, eta, harekin batera, aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Artikulu bakarra.-Lehenbizi, bidezkoa da aztertzea kasu honetan antolamendu juridikoan gora jotzeko errekurtsoaren bidean -toki entitateen egintzen aurka jotzekoa- sartzeko eskatzen diren formazko betekizunak kreditatu ote diren. Hala ez bada, ezin dugu gaiaren edukia aztertu.

Martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuak, zeinak Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua aldatu baitzuen, 22. artikuluan ondokoa dio: "gora jotzeko errekurtsoak onartezinak direla adieraziko da ondoko kasu hauetan: (...) f) Errekurtsoaren xedea aurkatu ezinezko agintzak direnean". Manu horri buruz, Administrazioarekiko Auzibideen Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 28. artikuluak (gora jotzeko errekurtso hau aurkezteko unean indarra zuena) ezarri zuen ez direla onartzekoak, ezta ere, "behin betikoak eta irmoak diren aurreko egintza batzuk berresteko egintzak...".

Orain aurkatutako premiamenduzko probidentzia, interesdunaren helbidean jakinarazten saiatu eta bi aldiz huts egin ondoren 1998ko irailaren 11ko 109. Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturikoaren eta Iruñeko Udaleko Ediktuak Iragartzeko Oholean jarritakoaren berrespen bat baizik ez da. Egintza hori irmotzat eta onartutakotzat jo behar da, ez baitzen behar den denboran eta moduan haren aurkako errekurtsorik aurkeztu, eta horregatik izanen ditu hartatik ondoriozta daitezkeen eragin guztiak. Beraz, martxoaren 7ko 57/1994 Foru Dekretuaren 22.f) artikuluan eta Administrazioarekiko Auzibideen Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 28. artikuluan aurreikusitako inguruabarrak gertatu direnez, bidezkoa da deklaratzea errekurtsoa ez dela onartzekoa.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ondokoa ebatzi du: Ezin dela onartu eta ez dela onartu goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten muntaren zorra betearazpenaren bidetik erreklamatzearen aurka aurkeztutakoa.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Juan Andrés Ciordia. Juan José Azcona. María Asunción Erice. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen honen kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi txit argiaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi milako urtarrilaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Juan Andrés Ciordia Segura.

Iragarkiaren kodea: A0000346