71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

509/2000 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "ZaragozaAltsasu trenbidean Milagroko 100/738 eta 101/467 k.p.etan dauden pasabideak kentzea" izeneko proiektua onetsi, desjabetzapen espedienteari hasiera eman eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txostena aurkeztu du, "Zaragoza-Altsasu trenbidean Milagroko 100/738 eta 101/467 k.p.etan dauden pasabideak kentzea" izeneko proiektu teknikoa onets dadin. Kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 40.598.693 pezetakoa da (244.003,05 euro), eta hiru hilabetetan egin behar dira lanak.

Egin beharreko lanak zehaztu dira proiektuan; altxonbidea egokitu eta hobetzeko lanak dira, laburbilduz. Hasiera NA-6640 errepideko 6,00 k.p.an du, 900 metroko luzera (101/467 k.p.ko pasabideraino) eta, gero, 100/738 k.p.ko pasabidea gurutzatzen duen bideraino (Puente Altoko bidea) iritsiko da, 400 metroko bide berria eginez eta dauden adarrak egokituz. Horretaz gain, lanek ukituriko zerbitzuak berriz ezar beharko dira, hots, bertan dauden ureztaketarako ubideak.

Txostenean adierazten da aukera horri esker ibilgailuek finketara joateko orain erabiltzen dituzten bi pasabide horiek lanak egin eta gero ez dituztela erabili beharko, baina, hala ere, proiektua egiteko fasean ikusi dela larratzeko eskubidea dagoela trenbidearen bi aldeetan eta, hortaz, bi pasabide horiek behin betikoz ixteko aziendarendako pasabidea egin behar dela beste maila batean.

Azkenik, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak txostenean adierazi du, Departamentuak proiektuko lanak ekitaldi honetan hasi nahi dituenez eta, bestalde, lizitazioaren aurreko fase gisa, beharrezkoa dela lanek ukituriko ondasun eta eskubideen eskuragarritasuna kudeatzea.

Horrenbestez, Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen Foru Legearen 36.2 artikuluak emandako ahalmenak eta Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandakoak ere erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. Onespen teknikoa ematea "Zaragoza-Altsasu trenbidean Milagroko 100/738 eta 101/467 k.p.etan dauden pasabideak kentzea" izeneko proiektuari.

2. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera ematea. Zerrenda eranskinean dago.

3. Proiektua eta ukituriko ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan edozeinek egiten ahalko ditu egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak, eta idatziz ekartzen ahal ditu zerrendako akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako proiektuaren ale bat interesatuen eskura egonen da Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuaren bulegoetan eta Milagroko Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau Milagroko Udalari jakinarazi eta proiektuaren ale bat igortzea; jakinaraziko zaie, halaber, Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari (Desjabetzapen Atala) eta Trenbide eta Aireportuetako Azpiegituren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

MILAGROKO UDALERRIA

1 García Pardo, Porfirio 57,27 6 1260 Alorra, intentsiboa

2 La Victoria Los Arcos, Eva Victoria de 37,81 6 1261 Alorra, intentsiboa

3 Hernández Fernández, Moisés 681,18 6 1269 Frutarbolak, intents.

4 Preciado García, Pedro Luis 71,02 6 1277 Alorra, intentsiboa

5 Navarro Hernández, Juan 161,68 6 1278 Alorra, intentsiboa

6 Anoz Hernández, Emilio (%50); Anoz Hernández, Pedro (%50) 145,08 6 1279 Alorra, intentsiboa

7 Callejas Escalada, José María 28,80 6 1296 Alorra, intentsiboa

8 RENFE, Nafarroako Ondarearen Burutza 1.616,11 - 1280 Bidea

Iragarkiaren kodea: A0005162