71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

508/2000 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, "Ezkabako tunelen sarbiderako iparraldeko ingurabidean biribilgune berria egiteko proiektuari" onespen teknikoa eman eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzen duena.

"Ezkabako tunelen sarbiderako iparraldeko ingurabidean biribilgune berria egiteko proiektuaren" erredakzioa Sertecna-Eyser U.T.E.ak egin du eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Proiektuen Atalak zuzendu.

Nafarroako Errepideen Plan Zuzentzailean (1998-2005) Ezkabako tunelak eraikitzea ageri da eta lanak 2000. urtean hasiko direla aurreikusten.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi du Iparraldeko Ingurabideko bikoizketa egiten ari direla egun; Herrilan, Garraio eta Komunikazioa kontseilariak abuztuaren 31ko 2988/99 Foru Aginduaren bidez esleitu zuen, 15 hilabetetan egin eta 2001eko martxo aldera amaitzeko.

Nafarroako Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean harturiko erabakiaren bidez, Ezkabako tunelen Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi zen. Proiektu Sektorial hartan 3. aukera onartu zen: 750 metroko luzerako bi tunel sestra bereko biribilgune banarekin; biribilgune bat Iparraldeko Ingurabidean Iruñeko aldean (proiektu honen xede), eta ipar aldekoa N-121ean (Arreko saihesbidean).

Iparraldeko Ingurabidetik egun 23.812 ibilgailu igarotzen dira eta horietatik % 5,3 astunak dira. Horregatik, Iparraldeko Ingurabideko biribilgunea Ezkabako tunelen proiektutik bereizi behar da eta Ingurabide hori bikoizkteko lanetan sartu, hain trafiko handia duen bide horretan eragozpenak behin bakarrik sor dadin lanen ondorioz.

Proiektaturiko sekzioa honela banatuta dago: 0,50 m-ko berma, 2,50 m-ko kanpoko bazterbidea, 3,50 m-ko bi errei eta 1,00 m-ko barne bazterbidea.

Trazadura horretarako aurreikusi diren parametroak hiriko biribilgune batek behar dituenak dira; ezaugarri aipagarrienak biribilgunearen erradioa (30 m) eta sarrera adarren gutxieneko erradioa (40 m) dira.

Ukituriko zerbitzuei dagokienez, beharrezkoa da bi linea elektriko desbideratzea eta gas naturaleko bi kondukzio gehiago babestea.

Paisaia zaindu eta ingurua txukundu beharra kontuan hartu da, lanak egindakoan itxura atsegina izan dezan. Horretarako, lurrerauzketa-ezpondak eta lubetak eginen dira eta haietan, gero, hidroereite lanak.

Horrenbestez, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposatutakoarekin bat, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7ko 3912/99 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBATZI DU:

1. Onespen teknikoa ematea "Ezkabako tunelen sarbiderako iparraldeko ingurabidean biribilgune berria egiteko proiektuari".

2. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen desjabetzapen prozedurari hasiera ematea.

3. Proiektua eta ukituriko ondasunen eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratzea 20 egun balioduneko epean. Epe horretan edozeinek egiten ahalko ditu egoki iruditzen zaizkion ohar edo alegazioak, eta idatziz ekartzen ahal ditu zerrendako akatsak zuzentzeko behar diren datuak. Horretarako interesatuen eskura egonen dira lurzatien planoak Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuan eta Burlatako Udaletxean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

5. Ebazpen hau Burlatako Udalari jakinarazi eta lurzatien planoen kopia bat igortzea; Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari ere jakinaraziko zaio (Desjabetzapen Atala eta Proiektuen Atala), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita lauan.-Herrilan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

UKITURIKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA ZEHAZTUA

BURLATAKO UDALERRIA

BU-1 BURLATAKO UDALA SAN JUAN PLAZA, 1

BURLATA 972 1 240 LURZORUA

BU-2 BURLATAKO UDALA SAN JUAN PLAZA, 1

BURLATA 54 1 239 LURZORUA

BU-3 PROMOTORA INDUSTRIAL VELATE, S.A. ZILBETIKO MONASTEGIA, 2-2.A

IRUÑA 141 1 267 LURZORUA

BU-4 CIA MERCAPIDE, JOSE LUIS ABEJERAS, 10-1.A D

IRUÑA 509 1 1315 LURZORUA

BU-5 BURLATAKO UDALA SAN JUAN PLAZA, 1

BURLATA 3.015 1 238 LURZORUA

BU-6 SOLANO SOLANO, ANASTASIO NAGUSIA, 10-5.A C

BURLATA 735 1 1307 ERAIK. TXIKI.

BU-7 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA SAN IGNAZIO ETORB., 1

IRUÑA 870 1 237 LURZORUA

BU-8 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA SAN IGNAZIO ETORB., 1

IRUÑA 820 1 234 LURZORUA

BU-9 NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA SAN IGNAZIO ETORB., 1

IRUÑA 467 1 269 LURZORUA

BU-10 BURLATAKO UDALA SAN JUAN PLAZA, 1

BURLATA 1.403 1 1304 LURZORUA

BU-11 SOLANO SOLANO, ANASTASIO NAGUSIA, 10, 5 C

BURLATA 885 1 1306 LURZORUA

BU-12 PROMOTORA INDUSTRIAL VELATE, S.A. ZILBETIKO MONASTEGIA, 2-2.A

IRUÑA 1.239 1 1308 LURZORUA

BU-13 CIA MERCAPIDE, JOSE LUIS ABEJERAS, 10-1.A D

IRUÑA 555 1 1310 LURZORUA

BU-14 FERRER IRURZUN, EMILIA, MARIA

EUGENIA, INES ETA SALVADOR AGOITZ, 20-2.A C

IRUÑA 349 1 1311 LURZORUA

BU-15 FERRER IRURZUN, EMILIA, MARIA

EUGENIA, INES ETA SALVADOR AGOITZ, 20-2.A C

IRUÑA 138 1 1313 LURZORUA

BU-16 PROMOTORA INDUSTRIAL VELATE, S.A. ZILBETIKO MONASTEGIA, 2-2.õ

IRUÑA 229 1 1314 LURZORUA

BU-17 PROMOTORA INDUSTRIAL VELATE, S.A. ZILBETIKO MONASTEGIA, 2-2.A

IRUÑA 670 1 1316 LURZORUA

Iragarkiaren kodea: A0005161