71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zundatzaile izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zundatzaile izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio bidez betetzeko, 1999ko maiatzaren 24ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara emandako deialdiko 7. oinarrian xedatutakoari jarraikiz, Epaimahaiak Félix Elizalde Enériz jauna izendatzeko proposamena egin du, probak gainditu dituzten izangaietan puntuaziorik altuena lortu duena baita.

Iruñean, bi milako maiatzaren hogeita lauan.-Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: A0005069