71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren 2000ko apirilaren 3ko Ebazpenarena. Ebazpen horren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 40 lanpostu oposizio bid ez betetzeko deialdia onetsi zen.

2000ko apirilaren 26ko 51. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko Ebazpen hartan akats bat dagoela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.

3368. orrialdean, bigarren zutabean, 5.1. idatz-zatian honela dio: "Mahaikidea: Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurako Partzuergoko langileen ordezkari bat, horrexek izendatua. Ordezkoa: Nafarroako Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzurak o Partzuergoko langileen ordezkari bat, horrexek izendatua.". Baina honela behar du: "Mahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua. Ordezkoa: Nafarroako Foru Komunitateko Langileen Batzordea ren ordezkari bat, batzordeak berak izendatua."

Iragarkiaren kodea: A0004748