71. ALDIZKARIA - 2000ko ekainaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

- Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

FORU AGINDUA, 2000ko maiatzaren 9koa, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, hauteskunde aferetarako arbitraje prozeduretan parte hartzen duten arbitroen dietak eguneratzen dituena.

Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1995eko otsailaren 10ean emandako Foru Aginduaren bidez, hauteskunde aferetarako arbitraje prozeduretan parte hartzen duten arbitroen dietak onetsi ziren.

5 urte pasatu direnez ezarritako zenbatekoa aldatu gabe, bidezko da eguneratzea eta, beraz, aipatu Foru Agindua aldatzea.

Azaldutakoaren arabera, Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilari naizen honek

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Aldatu egiten da Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak 1995eko otsailaren 10ean emandako Foru Agindua, dietaren zenbatekoari dagokiona hain zuzen. Ondorioz, diru-kopurua 25.000 pezetakoa izanen da. Gainerako guztian Foru Aginduaren edukiak balio bera du.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Foru Aginduak 2000ko urtarrilaren lehenaz geroztiko ondorioak izanen ditu.

Iruñean, bi milako maiatzaren bederatzian.-Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagoitia Ripoll

Iragarkiaren kodea: A0004519