III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MIRANDA-ARGA
Jarduera sailkatuak
Ingurugiroa babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.
Eskatzailea: José Luis Asín Cortés. Jarduera: lokal bat berritzea ogi labea izateko (legeztatzea). Tokia: Portal del Monte kalea, 30.
Miranda-Argan, bi milako azaroaren seian. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: a0010619