146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2000ko azaroaren 22koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, 2001. urtean Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren informazio sistemetarako aholku teknikoa emateko lanak prozedura irekiaren bidez kontratatu eta lehiaketa bidez adjudikatzeko espedientea onesten duena.

Osasuneko Sistemen Arazoetarako Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du 2001. urtean Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren informazio sistemetarako aholku teknikoa emateko lanak kontratatzeko, honako oinarri hauei jarrakiz:

-Kontratuaren xedea: 2001. urtean Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren informazio sistemetarako aholku teknikoa emanen duen enpresa hautatzea.

-Tramitazioa: arrunta.

-Adjudikatzeko prozedura: irekia.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

-Kontratuaren aurrekontua: 15.000.000 pezeta.

-Emateko epea: 2001eko abenduaren 31ra arte.

-Klausulen plegua: Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuan (Karlos III.a etorbidea, 2, behea, Iruña), egun baliodunetako bulego orduetan.

-Proposamenak noiz aurkeztu: 2001eko urtarrilaren 4ko 14:30ak baino lehen, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, behea, Iruña).

-Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: 2001eko urtarrilaren 15ean, goizeko 10:00etan, aipatu Zerbitzuko bulegoetan.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita bian.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0010880