146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Laguntza teknikoa esleitzeko lehiaketa publikorako deialdia, zuzeneko kudeaketako zerbitzuetan prozesuak zehaztu, abiarazi eta automatizatzeko

-Deialdiaren xedea: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa, Iruñeko Udaleko zuzeneko kudeaketako izeneko zerbitzuetan prozesuak zehaztu, abiarazi eta automatizatzeko laguntza teknikoaren esleipena, administrazioko prozedurak berriro diseinatu eta soiltzeko.

-Deiegilea: Ekonomia Alorreko Zuzendaritza.

-Klausula administratiboen eta baldintza teknikoen plegua: pertsona interesdunen eskura daude, Iruñeko Udalaren Argibide Bulegoan (Udaletxeko beheko solairua).

-Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 11.500.000 pezeta (BEZa barne).

-Utzi beharreko fidantza: 230.000 pta.

-Eskaintzak aurkezteko tokia: eskaintzak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Udaletxeko beheko solairua; Udaletxe plaza, z/g).

-Eskaintzak aurkezteko epea: hogeitasei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko 14:00ak arte.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita batean. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0010966