146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Obra kontratazioa

Herri honetako Udalak, 2000ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, Hiri Antolamendurako eta Ingurunerako Informazio Batzordeak proposaturik, obra hau kontratatzeko espedientea onestea erabaki zuen: "Zentro Zibernetikoa moldatzea, Tuteran". Enkante bidez esleituko da, prozedura irekia eta tramitazio arrunta erabiliz.

-Aurrekontua: 31.161.169 pezeta (187.282,40 euro).

-Behin-behineko fidantza: 623.223 pezeta (3.745,65 euro).

-Eskaintzak aurkezteko epea: 30 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bulego orduetan, hau da, goizeko bederatzietatik ordu bat eta erdiak arte (jendea hartzeko ordutegia).

-Txosten tekniko baloratua eta plegua: udal idazkaritzan, Hirigintza bulegoan.

-Kontratisten sailkapena: C taldea, d) kategoria.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi milako abenduaren lehenean. Hirigintzako zinegotzi eskuordea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: A0010949