146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantza fiskala

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2000ko azaroaren 23an egin bilkuran, Ur hornidura, estolderia eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuen tarifak arautzen dituen ordenantza fiskal orokorreko aldaketak hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen, boz batez, 2001. urteko ekitaldirako eta urtarrilaren lehenetik indarra izan dezaten.

Erabaki horri jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, interesatuek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epe horretan alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betikoz onetsitzat hartuko da, berariazko erabakia hartu gabe ere, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 49.c artikuluari apirilaren 21eko 11/99 Legearen bidez emandako idazketaren arabera.

Corellan, bi milako azaroaren hogeita lauan. Mankomunitateburua, José M. Vázquez.

Iragarkiaren kodea: A0010927