146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2000ko urriaren 23an emandako Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Zerbitzu Orokorretako hogeita zortzi lanpostu, E mailakoak, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

2000ko azaroaren 10eko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako Ebazpen horretan akats batzuk egin direla oharturik, ondotik ematen dira behar diren zuzenketak.

Gaztelaniazko aldizkarian, 9040. orrialdean, lehen zutabean, deialdiaren izenburuan, "al servicio de la Comunidad Foral de Navarra y de sus organismos autónomos", dioen tokian, honela behar du: "al servicio de la Administración de la Comunidad Foral de Navarra y de sus organismos autónomos".

Orrialde berean, bigarren zutabean, 2.2 ataleko c) letran, honako hau dio: "Eskolatze ziurtagiria edukitzea, edo hura eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta Administrazio Publikoetan lanean bost urte egin izana frogatzea, edo bestela, Administrazio horietan zortzi urteko antzinatasuna aitortua duela frogatzea". Horren ordez, honela behar du: "Eskolatze ziurtagiria edukitzea, edo hura eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta Administrazio Publikoetan bost urteko antzinatasuna aitortua duela frogatzea, edo, bestela, Administrazio Publikoetan zortzi urteko antzinatasuna aitortua duela frogatzea".

Iruñean, bi milako azaroaren hogeita zazpian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: A0011047