146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

2001erako tasak, prezio publikoak eta tarifak

Ezkabarteko Udalak, 2000ko azaroaren 15ean egin bilkuran, ondotik aipatzen diren tasak, prezio publikoak eta tarifak onetsi zituen 2001erako:

-Ura:

.Hornidura sareko hartunea: 81.120 pezeta/metro kubikoa.

.Hornidura: hiruhilekoan 60 metro kubiko bitarte: 23 pezeta/metro kubikoa.

.Hiruhilekoan 60 metro kubiko baino gehiago: 67 pezeta/metro kubikoa.

.Zerbitzua izatea: 676 pezeta hiruhilekoan.

-Saneamendua:

.Sareko hartunea: 54.080 pezeta.

-Estolderia:

.Hiruhilekoan 60 metro kubiko bitarte: 14 pezeta/metro kubikoa.

.Hiruhilekoan 60 metro kubiko baino gehiago: 42 pezeta/metro kubikoa.

-Kontribuzioak:

.Hirilurrak: katastroko balioaren ehuneko 0,25.

.Landalurrak: katastroko balioaren ehuneko 0,39.

-Zergak:

.Eraikuntza, instalazio eta obren gainekoa: zerga oinarriaren ehuneko 3,50.

.Jarduera ekonomikoen gainekoa: 1,10.

.Lurren balio igoera: 1etik 20 urte bitarteko igoerak, ehuneko 2,50 urte bakoitzeko, ateratzen den oinarriaren ehuneko 15eko tasa dutela.

Ezkabarten, bi milako azaroaren hogeita bian. Alkatea, Félix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A0010923