146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko teknikari-lanpostu bat, euskara itzultzaile lanpostu huts bat, oposizio-lehiaketaren bidez betetzekoa. Izendapena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2000ko azaroaren 20an egindako bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia hartu zuen:

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko euskara-itzultzaile teknikari-lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa, Mahaiak 1999ko abenduaren 27an hartutako erabakiaren bitartez deiturikoa (1999ko abenduaren 31ko 33. "NPAO" eta 2000ko urtarrilaren 17ko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL), bukatu ondoren, eta kalifikazio epaimahaiak eginiko izendapen-proposamena (2000ko urriaren 16ko 84. "NPAO") zein interesdunak deialdiko 7.2 oinarrian ezarritakoa betez aurkeztu dituen agiriak ikusita

ERABAKI DA:

1. Nafarroako Parlamentuko funtzionario -teknikarien kidegoko euskara itzultzaile- izendatzea ondoko izangaia. Izen-abizenak:

IRIZAR APAOLAZA, ANDER

2. Interesdunak hilabeteko epea izanen du, izendapena jakinarazten zaionetik aitzina, lanpostuaren jabetza hartzeko.

3. Erabaki hau "Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizial"ean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeitabian.-Lehendakaria, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: a0010975