146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R I E T A

Udal Planeko aldaketa puntuala

Murietako Udalak, 2000-10-13an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Murietako Udal Plana puntualki aldatzeko espedientea, 1. poligonoko 84. lurzatian, Demetrio Ajona Narcué jaunak sustaturik. Orobat, espedientea jendaurrean paratuko da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Murietan, bi milako azaroaren hogeita batean. Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: a0010826