146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R I E T A

Hasierako onespena, hirilurra desafektatzeari

Murietako Udalak, 2000ko urriaren 13an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea herrilurreko zati bat, 1.328 metro karratukoa eta 1. poligonoko 278. lurzatian dagoena, desafektatzea, ondoren zuzenean saltzeko Pedro Mª Ramírez Muñoz jaunari, abeltzaintzako ustiategi bat handitzeko.

Aditzera ematen da, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, interesatuek egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Murietan, bi milako urriaren hamahiruan. Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: a0010825