146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L L I N

2001eko ekitaldirako karga-tasak

Allin ibarreko Udalak, 2000ko azaroaren 17an egindako osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 10/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, aho batez, hau da, erregelamenduzko quorumarekin, erabaki zuen:

1.-Zerga-tasa hauek onestea 2001. urterako:

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,1648.

-Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,6700.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 2.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: aplikatuko den indizea: % 1.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

a) Zerga honen oinarria zehazteko indizeak honakoak izanen dira, igoera gertatzen den denboraldiaren arabera:

-1etik 5 urtera bitarte: 2,2.

-10 urtera bitarte: 2,1.

-15 urtera bitarte: 2.

-20 urtera bitarte: 2.

b) Tarte guztietarako zerga tasa % 8 izanen da.

2.-Erabaki honek 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta indarra izanen du hura aldatzea edo indarrik gabe uztea erabakitzen ez den bitartean.

3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea legez bidezkoak diren ondorioak sor ditzan, jakinarazten delarik erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela, eta/edo bestela, aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa eta berraztertzeko errekurtsoa.

Larrionen, bi milako azaroaren hogeita batean. Alkatea, Julio Jesús Osés Osés.

Iragarkiaren kodea: a0010824