146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lizarrako Remontival karrikan Udalak duen lurzati batean frontoi estaliaren eraikuntza, zuzendaritza eta segurtasunaren eta osasunaren koordinazioa prestatzeko proiektuaren kontratazioa

Lizarrako Udalak lizitaziorako deia egin du, Remontival karrikan Udalak duen lurzati batean frontoi estaliaren eraikuntza, zuzendaritza eta segurtasunaren eta osasunaren koordinazioa prestatzeko proiektua kontratatzeko, baldintza hauei jarraikiz:

Kontratazio mota: prozedura irekia, lehiaketa bidez.

Kontratuaren xedea: frontoi estaliaren eraikuntza, zuzendaritza eta segurtasunaren eta osasunaren koordinazioa prestatzeko proiektua egitea.

Aurrekontua: 16.000.000 pezeta, BEZa barne.

Egiteko epea: 3 hilabete.

Proposamenen aurkezpena: hamahirugarren egun naturaleko 13:30ak arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

Proposamenak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean, 13:00etan.

Klausula administratibo partikularren plegua interesatuen eskura dago, udal idazkaritzan.

Lizarran, bi milako azaroaren hamarrean. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0010819