146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena

Ultzamako Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2000ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran:

"2000ko abuztuaren 21ean eman Alkatetzaren ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Autzako San Martin karrikako 53. zenbakian dagoen eraikinaren xehetasun azterlana, Mª Gregoria Díez de Ulzurrun Arangoa andreak sustatua, eta espedientea jendaurrean jarri zen 15 egunetarako (2000ko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urriaren 13koa).

Epe hori iraganik, ez da alegaziorik aurkeztu.

Eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Erabaki da, boz batez:

1. Behin betikoz onestea Autzako San Martin karrikako 53. zenbakian dagoen eraikinaren xehetasun azterlana, Mª Gregoria Díez de Ulzurrun Arangoa andreak sustatua. Agiri hori arkitekto batek prestatu du eta EHAEK ikus-onetsi 00-06-26ko datarekin.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Horrela onetsitako xehetasun azterlanaren ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza departamentura igortzea.

4. Erabaki hau Autzako Kontzejura, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza departamentura eta María Gregoria Díez de Ulzurrun Arangoa andreari bidaltzea".

Larraintzarren (Ultzama), bi milako azaroaren hamalauan. Alkate udalburua, Julio Indaberea Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0010769