146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U L T Z A M A

Karga-tasak, indizeak eta ehunekoak

Ultzamako Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2000ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Boz batez erabaki da:

1. 2001eko ekitaldiko udal zergendako ondoko karga-tasak, indizeak eta ehunekoak finkatzea:

-Lurraren gaineko kontribuzioa

.Hirilurreko ondasunetarako urteko karga-tasa % 0,1730 izanen da.

.Landalurreko ondasunetarako urteko karga tasa % 0,2403 izanen da.

-Eraikuntza instalazio eta obren gaineko zerga

Urteko karga-tasa % 2 izanen da.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga

1 indizea aplikatuko da gutieneko kuoten gainean.

-Hirilurren balioaren igoeraren gaineko zerga.

.Sortzapena egiteko unean lurrak duen balioaren gainean ondoren zehazten diren ehunekoak aplikatuko dira:

a) Batetik bortz urte arteko aldia: 2,2.

b) Hamar urte arteko aldia: 2,1.

c) Hamabortz urte arteko aldia: 2,0.

d) Hogei urte arteko aldia: 2,0.

.Urteko karga tasa % 10 izanen da.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki-oholean argitaratzea.

Larraintzarren (Ultzama), bi milako azaroaren hamalauan. Alkate udalburua, Julio Indaberea Osinaga.

Iragarkiaren kodea: A0010768