146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

334/2000 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Osasun kontseilariak emana. Honen bidez kargutik kentzen da José Escribano Jarauta jauna, Nafarroako Laguntza Sozio-sanitariorako Planaren koordinatzailea.

Osasun eta Gizarte Ongizate zuzendari nagusiek proposaturik, Osasun kontseilariak irailaren 29an emandako 239/2000 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Laguntza Sozio-sanitariorako Planaren koordinatzaile bat izendatu zen, abuztuaren 21eko 284/2000 Foru Dekretuak ezarritako baldintzetan.

Horiek horrela,

AGINDU DUT:

Lehena.-Kargutik kentzen da, berak hala eskaturik, Laguntza Sozio-sanitariorako Planaren koordinatzaile José Escribano Jarauta jauna.

Bigarrena.-Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean izanen du indarra.

Iruñean, bi milako azaroaren hogeitalauan.-Osasun kontseilaria, Santiago Cervera Soto.

Iragarkiaren kodea: A0010956