146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R M A Ñ A N Z A S

2001eko ekitaldirako karga tasak

Armañanzasko herritarren batzarreak erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze, 2000ko urriaren 26an egin bilkuran:

1. 2001erako ondoko karga tasak ezartzea:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: % 0,28.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, % 0,75.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 2'5.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga-Udalaren bilketa indizea: 1'2, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi zituen J.E.Z.ko tarifetako kuotei aplikatzekoa.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: ehuneko 2,2, aldi guztietarako, lurraren balio igoera zehazteko (zergagaia). Oinarriari aplikatzen ahal zaion tasa: % 10.

2. Erabaki hau toki entitatearen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak sor ditzan. Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Nafarroan administrazioarekiko auzien jurisdikzioaz eskumena duen organoari zuzendua, horretarako bi hilabeteko epea izanen baita iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Bertzenaz, aldez aurretik eta nahi bada, berraztertzeko errekurtsoa para daiteke, organo egileari zuzendua, hilabeteko epean argitaratu eta biharamunetik, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean argitaratzen denetik aitzina.

Armañanzasen, bi milako azaroaren hamalauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0010764