146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

Lehiaketa, Atarrabiako "Indurain Anaiak" udal kiroldegirako rokodromoa erosteko eta paratzeko

Atarrabiako Udalak Atarrabiako "Indurain Anaiak" udal kirodegirako rokodromoa erosteko eta paratzeko lehiaketarako deia egin du, klausula administratibo partikularren eta teknikoen pleguari jarraikiz.

Kontratuaren xedea: Atarrabiako "Indurain Anaiak" udal kiroldegirako rokodromoa erostea eta paratzea, klausula administratibo partikularren eta teknikoen pleguari jarraikiz.

Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa bidez eta presako tramitazioarekin.

Hasierako prezioa: kontraturako aurreikusitako gastuen gehieneko aurrekontua 15.000.000 pezetakoa da, Balio Erantsiaren Zerga eta zerbitzua betetzeko enpresak egin beharreko gastuak oro barne.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren eta teknikoen pleguan ageri dena.

Behin-behineko fidantza: kontratuaren aurrekontuaren ehuneko bi.

Proposamenen aurkeztea: Atarrabiako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, lizitazio iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamahirugarren eguna arte.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzea: proposamenak aurkezteko epea akitzen den egunetik hasita zortzigarren egun baliodunean, eguerdiko ordu batean, Udaletxeko bilkura aretoan

Klausula administratibo partikularren eta teknikoen plegua interesatuen eskura dago Udaletxeko bulegoetan (Kale Nagusia, 22) eta Kiroletako Udal Patronatoaren bulegoetan (Martiket z/g)

Atarrabian, bi milako azaroaren hamazazpian. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: A0010755