146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Hasierako onespena, 2001eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten Udalaren eta haren Erakunde Autonomo Administratiboen zerga dirusarreren arautzeari

Ribaforadako Udalak, 2000ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen, aho batez onetsi ere, salbu eta hirilurraren kontribuzioa eguneratzeko eta ibilgailuen tasei buruzko erabakietan, Lurralde Kontribuzioa ordainarazteko karga tasak, zergak eta tasak, eta, kasua bada, zenbait tarifetako aldaketak, 2001eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko baitute.

Udala

-Hirilurra: katastroko balioaren % 0,3648.

-Landalurra: katastroko balioaren % 0,8000.

-J.E.Z.: 1,4.

-E.I.O.Z.: aurrekontuaren % 3,25.

-Gainbalioa:

Urteko portzentajearen % 3.

Tasa: ehuneko 15.

-Ibilgailuak: Gobernuak finkatutakoak.

-Zaborrak:

Etxebizitza (pertsona bat):6.300 pezeta.

Etxebizitza (bi pertsona): 9.975 pezeta.

Etxebizitza (hiru pertsona) : 13.125 pezeta.

Etxebizitza (lau pertsona): 16.275 pezeta.

Etxebizitza (bost pertsona): 19.425 pezeta.

Etxebizitza (sei pertsona): 23.100 pezeta.

Sei pertsonatik gora (bakoitzeko): 3.150 pezeta.

Lokalak: 19.950 pezeta.

Tabernak: 39.900 pezeta.

-Ibilgailuak:

Motokultoreak: 3.125 pezeta.

Traktoreak, 40 h.p. bitarte: 6.250 pezeta.

Traktoreak, 40 eta 60 h.p. bitarte: 7.750 pezeta.

Traktoreak, 60 eta 80 h.p. bitarte: 9.310 pezeta.

Traktoreak, 80 h.p. baino gehiago: 10.875 pezeta.

Uzta-makinak: 11.875 pezeta.

-Merkatu txikiak:

Saltokiak, 4 metro bitarte: 1.575 pezeta.

Metro gehiago bakoitza: 315 pezeta.

-Pasabideak:

Metro lineala: 2.625 pezeta.

-Hilerria:

Nitxoa: 160.000 pezeta.

-Hiltegia:

Ardi aziendaren buru bakoitza: 185 pezeta

Zerri aziendaren buru bakoitza: 525 pezeta.

-Igerilekuak:

Helduen abonoa: 5.250 pezeta.

Haurren abonoa: 3.500 pezeta.

Familiaren abonoa: bi kidetakoa, 9.600 pezeta; hiru kidetakoa, 12.500 pezeta; lau kidetakoa, 15.750 pezeta; bost kidetakoa edo gehiagokoa, 18.900 pezeta.

-Sarrerak: helduak, 650 pezeta; haurrak, 325 pezeta.

-Industrialdeko lurzatien salmenta: 2000. urteko prezioen gaineko igoera, % 5.

-Zehapenak:

Trafikokoak: 1.500 pezeta.

Gainerakoak: 6.000 pezeta, gehienez.

Lege eta Udal ordenantzetan zehaztutakoak.

Etxebizitzen errenta: 31.500 pezeta hilean.

-Tabernetako terrazak: 840 pezeta urtean, metro koadro bakoitzeko.

Udalaren Kirol Kontseilua

-Aerobica: 2.300 pezeta hilean.

-Hasmentako aerobica: 2.300 pezeta hilean.

-Haurrendako fitness-a: 2.300 pezeta hilean.

-Helduendako gimnastika: 1.200 pezeta hilean (20 baino gehiago badira), 1.500 pezeta hilean (20 baino gutxiago badira).

-Mantentze-gimnastika: 2.500 pezeta hilean.

-Gimnastika erritmoduna, 4 eta 5 urtekoendako: 1.500 pezeta hilean.

-Gimnastika erritmoduna: 2.300 pezeta hilean.

-Karatea, 3 eta 4 urtekoendako: 1.500 pezeta hilean.

-Karatea, 5 eta 14 urte bitartekoendako: 2.600 pezeta hilean.

-Karatea, 14 urtetik gorakoendako: 3.100 pezeta hilean.

Defentsa pertsonala: 1.800 pezeta hilean.

-Futbitoa: 1.900 pezeta hilean.

-Irristaketa: 1.600 pezeta hilean.

-Tenisa: 2.000 pezeta hilean (astean ordubete); 3.000 pezeta hiletan (astean ordu eta erdi).

-Igeriketa: 2.200 pezeta hilean.

-Muskulazio gimnasilekua eta sauna: 7.000 pezeta/abonoa (30 saio).

-Udal pilotalekua: 250 pezeta/pertsona/ordua, argirik gabe; 300 pezeta/pertsona/ordua, argiarekin; 2.000 pezeta/taldea/ordua, argirik gabe (taldekako kirolak), 3.000 pezeta/taldea/ordua, argiarekin (taldekako kirolak); 16 urtetik beharakoek erdia ordainduko dute astelehenetik ostiralera, arratsaldeko zazpi eta erdiak baino lehen, edo larunbat goizetan aritzen badira.

"Teodoro Gascón" Musika Eskola

-Musika-hizkuntza (solfeoa): 1.700 pezeta hilean.

-Musika tresna bakarrik: 4.500 pezeta hilean.

-Musika-hizkuntza, musika tresnarekin: 6.500 pezeta hilean.

-Taldeak (gitarra): 3.500 pezeta hilean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek epe horretan hura aztertu eta, hala bada, egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Delako epea iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada behin betikoz onetsitzat joko dira.

Ribaforadan, bi milako azaroaren hamabostean. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0010629