146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A N A

2001. urteko karga tasak

Udalak, 2000ko urriaren 31n eginiko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak ezarritakoa betetzeko, besteak beste, honako erabaki hauek hartu zituen:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioaren ordainarazpenerako karga tasa % 0,15 izanen da.

2.-Landalurraren gaineko kontribuzioaren ordainarazpenerako karga tasa % 0,40 izanen da.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4.-Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zergaren ordainarazpenerako karga tasa % 2 izanen da.

5.-Hirilurren balioaren igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

Erabaki hauek 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki hauen kontra, ondoko errekurtsoetako bat paratzen ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edota

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Lana ibarrean, bi milako azaroaren hiruan. Alkatea, Pedro Piérola.

Iragarkiaren kodea: A0010628