146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B A R T Z U Z A

2001. urteko karga tasak

Udalak, 2000ko azaroaren 10ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, besteak beste, ondoko erabaki hau hartu zuen:

-Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga tasa % 0,739 izanen da.

-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga tasa % 0,25 izanen da.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga tasa ehuneko 3 izanen da.

-Lurren igoeraren gaineko zergaren kuota ehuneko 10 izanen da. Zerga honen oinarria zehazteko, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluak ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

Erabaki hauek 2001eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran.

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Abartzuzan, bi milako azaroaren hamalauan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0010627