146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

426/2000 FORU AGINDUA, azaroaren 17koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Ángel Arrondo Segura jauna Eskolatze Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Ángel Arrondo Segura jauna Eskolatze Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru Agindu hau igortzea Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Idazkaritza Teknikora, Langileri Atalera, Funtzionarioen Nomina Bulegora eta Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegora, eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi milako azaroaren hamazazpian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0010795