146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

R I B A F O R A D A

Plantilla organikoa aldaturik

Udalak, 2000ko urriaren 19an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen Udaleko Plantilla organikoa, 2000ko otsailaren 29an onetsi eta irailaren 13an, 111. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen hura, aldatzea, lan eskaintza gisa sartzeko zerbitzu anitzetako enplegatua izateko lanpostu huts bat, E mailakoa, lan kontratu finkoarekin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten jendaurreko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko iragarki oholean argitaratu eta hamabost egunetan.

Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276.3 artikuluari jarraikiz, jendaurreko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, aldaketa hau behin betikoz onetsitzat joko da.

Ribaforadan, bi milako urriaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Pascual Arriazu.

Iragarkiaren kodea: a0010007