146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

P I T I L L A S

Behin betiko onespena, aurrekontuko aldaketari

Pitillasko Udalak, 2000ko uztailaren 3an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2000ko aurrekontu orokor eta bakarrean ondoko aldaketa egitea. Aipatu erabakia 2000ko abuztuaren 30ean, 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu zen, eta jendaurreko epea inolako alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betikoz onetsitzat jo da. Hona hemen:

GASTUAK:

"Cidacos ibaiaren dragatzea" kontusaila sortzea, 2.300.000 pezetako zenbatekoa duena, 1999ko ekitaldiko diruzaintzako gerakinaren kontura.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legean eta harekin bat datozen xedapenetan xedatutakoari jarraikiz.

Pitillasen, bi milako urriaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0010005