146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T E I T Z A

Behin betiko onespena, xehetasun azterlanari

Udalak, 2000ko urriaren 23an egindako osoko bilkura berezian, besteak beste, ondoko erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betikoz onestea Paula Nieto Igúzquiza andreak eta Raúl López de Goicoechea Guembe jaunak sustatutako xehetasun azterlana, Oteitzako Udal Planeko UC-20 unitateko 68. lurzatian beheko oinean gehieneko sakonera eraikigarria aldatzeko.

2. Erabaki hau sustatzaileari eta Nafarroako Gobernuko Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, azterlanaren proiektuaren ale banarekin batera.

3. Erabaki honen edukia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Oteitzan, bi milako urriaren hogeita bostean. Alkatea, Diego Latasa Igúzquiza.

Iragarkiaren kodea: a0010004