146. ALDIZKARIA - 2000ko abenduaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZANGOZA ALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Hiri hondakin solidoak biltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa

Zangoza Aldeko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2000ko urriaren 2an egindako bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea ondoko aldaketa hau Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko tasak eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Lehenbizikoa: 1999ko maiatzaren 3an, 54. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ordenantza horretako aldaketa hau sartzea.

1. eranskineko aldaketa:

Ondoko hau zioen:

12.-Pneumatikoak: 100 pezeta bakoitzeko.

Ondoko hau behar du:

12.-Pneumatikoak:

Turismoetako pneumatikoak: 160 pezeta bakoitzeko.

Ibilgailu astunetako pneumatikoak: 240 pezeta bakoitzeko.

Nekazaritzako ibilgailuetako pneumatikoak: 600 pezeta bakoitzeko.

Bigarrena: Aldaketa honek indarra hartuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Zangozan, bi milako urrian. Mankomunitateburua, José Luis Val Huesa.

Iragarkiaren kodea: a0010002